Musikagintzan 25 urte baino gehiago emon ostean, Piztiak taldeak 'U' diskoa autoproduzidu dau

Bizkaie! 2015-03-09 14:50   Musikea

Oraingoan Jesus Galan gitarrajolea bueltau da eurekaz gainera, hamabost urte eta gero. Abestietako musikea Txomin Uribe eta Josu Aranbarrirena da. Berbak, besteren artean eta ohikotzat dabenez, Kirmen Uribe idazlearenak dira, hau da, 2009ko Espainiar Literatura Sariaren jaubearenak.

Laurogeigarren. hamarkadearen azken urte hareetan hasi eta oraindino be, Piztiak barriro dira gurean. Dagoeneko zabaltzen dagozan azken lana daroe besapean, autoprodukzino bat, hamaika abestiz osotutako U izeneko diskoa, talde ondarroarraren zortzigarren lana, hain zuzen be. Oraingoan Jesus Galan gitarrajolea bueltau da eurekaz gainera, hamabost urte eta gero. Abestietako musikea Txomin Uribe eta Josu Aranbarrirena da. Berbak, besteren artean eta ohikotzat dabenez, Kirmen Uribe idazlearenak dira, hau da, 2009ko Espainiar Literatura Sariaren jaubearenak.

Diskoa Tio Pete estudioetan grabau dabe eta hilaren 23tik aurrera salgai izango da. Musikari beteranoek esandakoaren arabera, aurretik kaleratutako beste bi diskoen jarraipen logikoa da berau, hau da, 'Argia eta Itzala' eta 'Zero' diskak, 'Gabeko Kalapitxixak' itxitako arrastoa ahaztu ezinik. U honetan Piztiaken sasoi guztietan jorratutako elementu desbardinak buztartzen dira, argiak, ilunak, kontrasteak, aniztasuna. Txomin Uribe abeslari eta gitarrajolearen berbetan, lan honek mueta guztietako abestiak ditu, batzuk alaiagoak, beste batzuk mantsoagoak, baina guztiak atmosfera positibodunak, eta estrainekoz gainera country soinua deskubridu dogu, mandolina edo cabaquinhoa lako instrumentuak erabiliz, hainbat moldaketa txertatuz eta abar.

Beste alde batetik, Petti euskal kantautoreak parte hartu dau bi abestiren interpretazinoan baina erabateko parte-hartzeak lortu ditue ondarrutarrek, esaterako Urtzi Lee musikariarena, mandolina eta cabaquinhoagaz, baita Katü Bürü perkusino taldearena be.

Laukote bizkaitarrak jentaurrean aurkeztuko dau diskoa apirilaren 25ean, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Leku hori SGAE erakundearen egoitza nagusia da Euskadin (Autore eta Argitaratzaileen Alkarte Nagusia eta azpimarratu behar da SGAEren bertoko bazkideak dirala Piztiak taldeko musikari beteranoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu