Digitaria, OBF eta Sr. Wilson eta Lourdes Madow, martiko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2015-03-10 10:20   Musikea

Hilero lez, Art After Dark saioak musika elektronikoz beteko dau Bilboko Guggenheim museoa. Martiko hitzordua barikuan izango da, Digitaria, OBF eta Sr. Wilson eta Lourdes Madowen eskutik. Musikeaz aparte, museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dau publikoak.

Hilero lez, Art After Dark saioak musika elektronikoz beteko dau Bilboko Guggenheim museoa. Martiko hitzordua barikuan izango da, Digitaria, OBF eta Sr. Wilson eta Lourdes Madowen eskutik. Musikeaz aparte, museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dau publikoak.

Lourdes Madow izango da gaueko lehenengo protagonistea. Bilboko Fever klubeko DJ egoiliarra da, eta Charada dendako arduraduna. Adult pop, nu disco eta rocka ditu gogoko, eta beste makina bat musika doinugaz nahasten ditu.  Hainbat ekitalditan ipini dau musikea, berbarako, Frank Gehryren urtebetetze-afarian Guggenheimen, Emakume Enpresarien Iberoamerikako XIX. Bileran, Charles Tanquerayren 200. urteurrenean Madrilen, Bilboloop jaialdian, Getxophoto jaialdian, Museo Würth La Riojan eta Bilboko Alondigako Guerrilla Girls taldearen erakusketearen edegierean.

Handik ordubetera, 23:00etan, OBF bikoteak dub steppah, roots reggaea eta estilo askotako musika elektronikoa zelan buztartzen daben erakutsiko dabe. Wild LPa argitaratzeagaz batera, munduan zehar birea egin eben. Barikuan Sr. Wilsonegaz batera izango dira.

Eta, gauerdian, Digitaria brasildar taldeko kide Daniela Caldellas eta Daniel Albinati igongo dira eszenatokira. Orain hamar bat urte sortu eben proiektua, orduan lau ziran. Gigolo Records etxegaz kaleratutako Teen Years (2006) lanak arrakasta handia izan eban. Mugarik gabeko musika elektronikoa, hori ei da

 Brasiletik datoz, eta 2004an sortu zuten taldea, dance musikaz esperimentatzeko; hasiera batean laukote ziren eta lehen diskoarekin —Teen Years (2006) Alemaniako Gigolo Records diskoetxeak kaleratutakoa— arrakasta handia izan zuten; ondorioz, Europatik eta Brasiletik bira egin zuten. Gerora duo bihurtu diren arren, hasierako filosofia gorde dute: Mugarik gabeko musika elektronikoa, hori ei da euren filosofia.

Guggenheim museoar hurreratzen diranek, 22:00etatik 1:00etara bitartean Niki de Saint Phalle-ri eskainitako erakusketea ikusi ahalko dabe, eta Film & Video aretoan zabaldu barri dan Kimsooja artista korearraren Hariaren ibilbideak instalazinoa bere bai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu