EH 11 Kolorek Korrikaren barruan egingo dan Aniztasunaren Korrikaldian parte hartzeko deia egin dau
2015-03-09 16:53 Euskerea berbagaiEH 11 Kolorek Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko egunean, martiaren 21ean, Korrikan parte hartzeko deia egin dau honen barruan egingo dan Aniztasunaren Korrikaldian jenteak parte hartu daian. Korrikaren 5 kilometro izango dira Irungo herrian, euskal jendartearen jatorri eta kultura desbardinen alde eta euskereagaz bat eginez.
EH 11 Kolorek Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko egunean, martiaren 21ean, Korrikan parte hartzeko deia egin dau honen barruan egingo dan Aniztasunaren Korrikaldian jenteak parte hartu daian. Korrikaren 5 kilometro izango dira Irungo herrian, euskal jendartearen jatorri eta kultura desbardinen alde eta euskereagaz bat eginez.
Korrikaren aurreko edizinoan egin zan modu berean, EH 11 Kolorek Aniztasunaren kilometroa deitu eban Bilbon, Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko egunean.
Jarrera arrazista eta xenofoboak sustatu nahi izan diran urte honetan eta euskal jendartea bere jatorriaren edo sinismenaren arabera sailkatzeko emon diran saiakeren aurrean, EH 11 Kolorek konbita egin dau euskal eragile sozialek, instituzionalek eta jendarteak berak, gure herrian dogun erlijino, jatorri eta kultur aniztasunaren balioaren defentsan jarrera sendoa azaldu deien, Euskal Herrian bizi diran persona guztien eskubide, aukera eta betebehar berak defendiduta eta aniztasunean eregiko dan bizikidetzea euskeraz izango dala aldarrikatuz.
Korrikagaz bat eginez, Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko egunean Aniztasunaren Korrikaldia 5 kilometroz osotuko da, Euskereak 11 Kolore lemapean Irungo mugako bidetik eguerdiko ordu bata ta erdietan egingo dauen korrikaldian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!