Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehenengo sailkatuak, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2015-03-09 10:36   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu dira astegoienean. Zapatuko saioan, Julio Soto Ezkurdiak lortu eban puturik gehien Berriozarren; eta, domekan, Xabier Terreros Gartzia Terrek, Lesakan. Halanda ze, bertsolari biak finalean izango dira.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu dira astegoienean. Zapatuko saioan, Julio Soto Ezkurdiak lortu eban puturik gehien Berriozarren; eta, domekan, Xabier Terreros Gartzia Terrek, Lesakan. Halanda ze, bertsolari biak finalean izango dira.

Puntuazinoari jagokonez, honexek izan ziran zapatuko emoitzak, Berriozarren: Julio Sotok 347,5 puntu lortu zituan; Eneko Fernandez Maritxalarrek, 324 puntu; Jon Barberena Ibarrak, 310; Iñigo Olaetxea Alzugaraik, 299,5; Alazne Untxalo Erregerenak, 299; eta, Sarai Robles Vitasek, 280,5. Berriozarko Entzunaretoan kantau eben sei bertsolariek, ia 300 bertsozaleren aurrean. Saioa irabazita, Soto finalerako sailkatu da.

Domekako finalaurrekoa Lesakako Harriondoa Kultur Etxean jokatu zan. Xabier Terreros Gartzia Terrek izan zan onena, 344 puntugaz, eta haren atzetik, ondokoak: Aimar Karrika Iribarren, 336 puntugaz; Ander Fuentes Mujika Itturri, 327; Julen Zelaieta Iriarte, 319,5; Kotte Plaza Etxenike, 315; eta, Amaia Elizagoien Varela, 286. Berriozarrekoak lez, honetan be, irabazlea finalera sailkatu da. Lesakan be bertsolari ugari batu ziran, 270, Bertsolaze alkarteak adierazo dauenez.

Hurrengo finalaurrekoa martiaren 15ean jokatu dabe, Burlatako Kultur Etxean, 17:30ean. Aritz Saragueta Iturbe, Eneko Lazkoz Martinez, Miel Mari Elosegi Irurtia Luze, Oier Lakuntza Irigoien, Oskar Estanga Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolariak izango dira lehian.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu