'Naturaren Argazkilariak' erakusketeak 67 herrialdetako 81 artistaren argazkiak batu ditu Bilboko Ondare aretoan

Bizkaie! 2015-03-10 14:39   Kulturea

Wildlife Photographer of the Year lehiaketa entzutetsuan saritutako 67 herrialdetako 81 argazki batzen ditu erakusketeak, eta, horrezaz gan, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazki be jarri ditue ikusgai. Erakusketea apirilaren 18ra arte bisitau ahal izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak Naturaren Argazkilariak erakusketearen 2015eko edizinoa zabaldu barri dau Bilboko Ondare aretoan. Wildlife Photographer of the Year lehiaketa entzutetsuan saritutako 67 herrialdetako 81 argazki batzen ditu erakusketeak, eta, horrezaz gan, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazki be jarri ditue ikusgai. Erakusketea apirilaren 18ra arte bisitau ahal izango da.

Foru erakundeko arduradunek nabarmendu dabenez, argazkiok gure planetearen edertasuna erakusteko eta, aldi berean, planeta modu aktiboan babesteak dauen garrantzia azpimarratzeko balio dabe. Gainera, erakusketako argazkien kalidadea nabarmentzen da, atzetik argiztatutako pantailen formatuan aurkezten baitira.

Aurten, barritasun moduan, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazkiko sorta bat be jarri da ikusgai, Alemaniako GDTk emoten dauen Fritz Pölking saria entzutetsua jaso ondoren. Argazki sailaren izena Pagadi motza Gorbeian. Orozko, Bizkaia da.

Erakusketeagaz batera, Arratsalde bat argazkilari bategaz jarduerearen saio bi eta Zure argazki kamara kartoizko kutxa bategaz umeentzako tailerra egingo dira.

Arratsalde bat argazkilari bategaz jarduerearen bidez, argazkigintzarako jakinmina dabenek aukerea izango dabe Carlos Villoch eta Urtzi Vera argazkilari bizkaitarren esperientzia personala eta profesionala ezagutzeko. Hizlari biek European Wildlife Photographer of the Year saria jaso dabe GDTren eskutik, eta beren esperientzia, anekdotak eta bitxikeriak azalduko deutseez bertan batzen diranei.

Martiaren 12an, Carlos Villochen txandea izango da. Villochek GDTren Naturaren Argazkilariak sarietan Ohoroezko Aitamena jaso eban 2015. urtean, Txibia gau izartsu batean lanagaz. Martiaren 24an, barriz, Urtzi Vera izango da hizlari. 2014. urtean, GDTren Fritz Pölking saria jaso eban Verak, The pollarded beech trees in the forest of Gorbeia (Pago motzak Gorbeiako basoan) sailagaz.

Saioak ordubetekoak izango dira, gitxi gorabehera, 19:00etan hasiko dira eta sarrerea doban izango da.

Gainera, martiaren 14 eta 21erako (11:00), egun biko tailer bat programau da, 6 eta 12 urte arteko umeentzat. Zure argazki kamarea kartoizko kutxa bategaz izenburupean, parte-hartzaileek beren argazki-kamerea sortuko dabe, birziklatutako objektuakaz; ondoren, argazkiak atera eta errebelau egingo ditue, etxera eroateko.

Jarduera bietarako lekuak mugatuta dagoz; beraz, nahitaezkoa da erreserbea egitea Ondare Aretoan, telefonoz edo e-mailez. Telefonoz egin gura izan ezkero, deitu 94 406 7737 telefonora, astelehenetik barikura (10:00-13:00 eta 17:00-21:00) edo zapatuetan (10:00-14:00). E-posta hau da: ondare.aretoa@bizkaia.net.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu