Balenciaga, Dior, Givenchy eta Hermés diseinatzaileen lanak, Bilboko Arte Eder Museoan
2015-03-10 14:53 KultureaHirurehun objektu batu ditue 50eko hamarkadea. Modea Frantzian 1947-1957 erakusketan, ehun jantzitik gora eta makina bat osogarri eta dokumentu. Palais Galliera Parisko moda museoa eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetzearen emoitzea da. Abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik.
Hirurehun objektu batu ditue 50eko hamarkadea. Modea Frantzian 1947-1957 erakusketan, ehun jantzitik gora eta makina bat osogarri eta dokumentu. Palais Galliera Parisko moda museoa eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko lankidetzearen emoitzea da. Abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik.
Josune Ariztondo Kultura dipudua, Javier Viar Arte Eder Museoko zuzendaria, Olivier Saillard Palais Galliera museoko burua eta Miren Arzalluz komisarioa izan dira aurkezpen-prentsaurrekoan. XX. mendeko 50eko hamarkadea Frantziako goi-mailako jantzigintzarako sano esanguratsua izan zala nabarmendu dau Viarrek, izan be urte horreetan Paris atzera be modearen munduko uriburu bihurtu zan.
1947an hasi eta 1957an amaitzen da erakusketeak proponidutako ibilbidea, hau da, New Look dalakoa sortu zanetik Christian Dior hil eta Yves Saint Laurent ailegau zan arte. Igaz, Palais Gallieran, Parisko Modearen Museoan egon zan ikusgai erakusketea. Sei atal nagusitan banatu ditue 110 jantziak: Sarrerea. Christian Dior; Eguneko jantziak; Hondartzarako eta landa-ingururako jantziak; Gorputzaren eraketea. Barruko erropea eta lentzeria; Kokteleko jantzia; eta, Gaueko jantziak.
Baina, Christian Dior, Balenciaga, Jacques Fath, Jacques Heim, Carven, Madame Grès, Pierre Cardin, Hermès, Lanvin-Castillo, Pierre Balmain eta Jean Dessès diseinatzaileen jantziak ez dagoz bata bestearen ondoan, testuinguru barik. Miren Arzallus komisarioak azaldu dauenez, jantziak artelanez inguratuta dagoz, Arte Der Museoko erakusketa iraunkorrean txertatuta. Postura arriskutsua izan eikean, baina bien arteko alkarrizketea hazi egin dira, adierazo dau.
Olivier Saillard Palais Gallierako arduraduna be erakusketearen sano gustura dagoala azaldu dau. Jantziak eta koadroak edo eskulturak bata besteran ondoan ipinita, ikuspuntua aldatu egiten da. Ez da moda bakarrik, esan dau. Autortu behar dot Pariseko erakusketa baino gehiago gustetan jatala hau, ganeratu dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!