V. Aixe Getxo! sarietan 14 kultur ekimenen eta eragileren lana nabarmendu ditue

Bizkaie! 2015-03-10 10:04   Kulturea

Datorren eguenean, martiak 12, Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak banatuko ditu kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragilek eta ekimenek egindako lana, konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoagaz.

Datorren eguenean, martiak 12, Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak banatuko ditu kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragilek eta ekimenek egindako lana, konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoagaz, Kultura zinegotziak, Koldo Iturbek, adierazo dauenez. Ekitaldia, Getxoko Kulturearen munduarentzat urteko topagune bihurtu dana, 20:00etan hasiko da Fadurako areto nagusian.

Koldo Iturbek gogora ekarri dauenez, beste urte batez, Kultura munduan, arlo guztietan, lan egiten daben personak saritu nahi doguz: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientziara edo Barrikuntzara arteko esparruetan lan egiten dabenak.


Saridunak

Kulturearen munduagaz hartu-emonak dituen lau emakume getxotarrek osotutako epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2015eko saridunak dira:

- Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak arloan, Koldo Serra, zinema, bideo musikalen eta publizidade-iragarkien zuzendaria.

- Arte plastikoak atalean, Tesa Gonzalez, ume eta gazteentzako liburuen ilustratzailea.

- Arte Eszenikoetan, Koldo Losada, aktorea.

- Musikan Ex Aequo, Beatriz Artola, soinu-injinerua eta Grammy sariaren irabazlea Adele 21 lanagatik eta Sara Iñiguez Rubia izeneko pop taldearen burua.

- Literatura arloan, Laura Mintegi, idazlea eta Hizkuntzearen eta Literaturearen Didaktika Sailean irakaslea EHUn.   

- Diseinua atalean, ITEMdesignworks, nazinoarteko aholkularitza enpresea, balio erantsi handia daben produktuen diseinu eta garapenean espezializautakoa.

- Arkitektura eta Eremu Publikoa sailean, Cesar Aitor Azkarate, arkitekto doktorea eta masterra Eraikuntzan.

- Gastronomian, Juan Zabala, baserritarra eta fruta eta barazkien bertako produktorea.

- Kultura Hezkuntzan eta Baloreetan, Getxoko etorkinak; bizikidetzearen baloreen sustapenean erakutsitako ibilbideagaitik.

- Barrikuntzea Kulturan, Jose Maria Mato, Bio zientzietako Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroa-CIC-bioGUNEren zuzendari orokorra.

- Kultura Ondarea, hautemangarri eta hautemangatxean, Santa Anako baseleizea bere 150. urteurrenean.

- Ibilbide Profesional eta Artistikoan, Jose Luis Butron (eskultorea), Karmelo Errekatxo (kazetaria eta musika kritikaria) eta Nadal Liburudendea (50 urte Romon).

- Aixegaztea saria, Eneko Lopetegi, CIMA Nafarroako Unibersidadeko Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentroaren ikertzailea.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu