Zigor Enbeitak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa
2015-03-09 09:45 BertsolaritzeaLangraiz Okako Kultur Etxean jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa, eta hantxe geratu da erabagita zein izango dan finaleko seikotea. Zigor Enbeita Zugadi izan zan nagusi Langraizen, 342 puntugaz.
Langraiz Okako Kultur Etxean jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa, eta hantxe geratu da erabagita zein izango dan finaleko seikotea. Zigor Enbeita Zugadi izan zan nagusi Langraizen, 342 puntugaz.
Sei bertsolari izan ziran lehian zapatuan, Zigor Enbeita irabazleaz aparte, eta ondoko puntuazinoa lortu eben: Xabi Igoa Erizek 333,5 puntu eskuratu zituan; Paula Amilburu Izargarik, 317,5; Iker Pastor Rodriguezek, 287,5; Ander Solozabal Kortabarriak, 283,5; eta, Jagoba Zarandona Castrok, 273. Hirurogei bat lagun batu ziran sauoa ikusteko. Veronica Domingo izan zan aurkezlea.
Bigarren itzuliaren hiru finalaurrekoetako epaimahaia Ekaitz Elorriagak, Aitor Jimenezek, Mikel Fernandez de Arroiabek eta Iker Elexpuruk osotu dabe. Idazkaria Ainhoa Aizpurua izan da.
Daborduko, zehaztuta dago nortzuk izango dira oholtza ganean 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, Gasteizko Printzipal Antzokian. Han izango dira, hain zuzen be, Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez. Finala martiaren 21ean jokatuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!