Tony Allen bateria-jole 365 Jazz Bilbao zikloan izango da hilaren 11n

Bizkaie! 2015-03-06 13:01   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao egitarauaren barruan, Tony Allen afrobeat bateria-jotzaile nigeriarrak kontzertua eskainiko dau martiaren 11n, Bilboko Campos antzokian. Emonaldia 20:00etan hasiko du, eta sarrereak 6 euro balio ditu.

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao egitarauaren barruan, Tony Allen afrobeat bateria-jotzaile nigeriarrak kontzertua eskainiko dau martiaren 11n, Bilboko Campos antzokian. Emonaldia 20:00etan hasiko du, eta sarrereak 6 euro balio ditu.

Tony Oladipo Allen (Lagos, 1949) bere jaioterriko irrati nazionalean beharrean egoala hurreratu zan Afrikako perkusino tradizonalera. Sasoi horretan hasi zan bateria joten be. Autodidaktea da Allen, bere kontu ikasi dau, Art Blakey eta Max Roachen diskoak entzunez. Berrogaita hamar urteko ibilbidea dauka, eta bere lanak eragin handia izan dau bai Afrikan, bai handik kanpo be.

1960ko hamarkadaren erdialdean Fela Anikulapo Kuti ezagutu eban. Ha Ingalaterratik etorri barria zan, Trinity College of Music eskolako diplomegaz. Bien arteko lankidetza oparoa Koola Lobitos izeneko taldean hasi zan. Aurrerago afrobeat musikearen hazia erein eban. Hamaika artistagaz kolaborau dau, berbarako, Charlotte Gainsbourg, Sébastian Tellier, The Parrish, Randy Weston, Grace Jones edo Joe Lovanogaz.

365 Jazz Bilbao zikloaren aurtengo bigarren kontzertua da hilaren 11koa; ostean etorriko dira, besteak beste, Manu Katché perkusionista frantsesa (martiaren31n), Jane Monheit abeslari estadubatuarra (maiatzaren 5ean) eta Christian McBride baju-jotzailea (bagilaren 2an).
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu