Bizkaiko Trikitixa Alkarteak I. Maketa Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2015-03-10 12:39   Musikea

Maketa Lehiaketa honen helburu nagusia trikitixa zein pandero talde barri zein beteranoei bultzadea emotea da, gazte taldeak ezagutzera emonez apurka-apurka musika mundura hurreratu daitezan.

Maketa Lehiaketa honen helburu nagusia trikitixa zein pandero talde barri zein beteranoei bultzadea emotea da, gazte taldeak ezagutzera emonez apurka-apurka musika mundura hurreratu daitezan.

Parte hartu nahi izan ezkero, oinarriak irakurri eta izen-emote fitxea betetea nahitaezkoa izango da; ondoren, bizkaia@trikitixa.net helbide elektronikora bialdu behar da. Parte-hartzaileek 2015eko bagilaren 30era arte izango dabe epea zabalik euren piezak Bizkaiko Trikitixa Alkartera  e-postaz bialtzeko.

Saria ondokoa izango da: Iurretako Txirula musika dendan gastetako 500 euroko bonoa eta 2015eko zemendian Getxon egingo dan Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian jotea. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian joteagaitik irabazleak 400 euro jasoko ditu.

Oinarriei jagokenez, edozein edadeko talde edo bakarlariak aurkeztu ahal izango dira eta adin txikiko parte-hartzaileek guraso edo tutoreen baimena aurkeztu beharko dute.

Taldea aurkezten bada, gitxienez taldekide bat bizkaitarra izan beharko da. Bakarlarien kasuan derrigorrez bizkaitarrak izan beharko dira.

Edozein musika estiloko talde edo bakarlariek parte hartu ahal izango dabe eta edozein musika tresna jo ahal izango da, baina, derrigorrez, pieza guztietan trikitixea edo/eta panderoa jo beharko dira.

Diskorik argitaratu ez daben talde edo bakarlariak bakarrik aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketa honetara aurkeztutako piezek letrarik izan ezkero, nahitaez euskeraz izan beharko dira.

Aurkeztutako piezak trikitixa eta musika munduko lau epaimahaikidek balorauko ditue; 1etik 10era hurrengo atalak puntuauko dira: originaltasuna, musika tresna desbardinak menperatzea (teknikea), afinazinoa eta kalidadea.

Sari bakarra egongo da, puntu gehien lortu dituan talde edo bakarlariarentzako. Saria hauxe izango da: Iurretako Txirula musika dendan gastetako 500 euroko bonoa eta 2015eko zemendian Getxon ospatuko dan Nazimoarteko Trikitixa Jaialdian jotea. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian joteagaitik irabazleak 400 euro jasoko ditu. Lehiaketara piezak aurkezteko orduan, kontuan izan beharko da aukera hau, izan be, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdian taldeak formatu txikikoak izan behar dira (gehienez 3 musikari). Eta, jakina, maketa lehiaketan aurkeztutako piezak formatu txiki horretan oholtza gainean defendidu ahal izateko modukoak izan beharko dira.

Epaimahaiak emon barik itxi ahal izango dau saria eta epaimahaiaren erabagia apelaezina izango da.

Parte-hartzaileek 2015eko bagilaren 30era arte izango dabe epea zabalik euren piezak Bizkaiko Trikitixa Alkartera bialtzeko. Hiru pieza bialdu beharko ditue formatu digitalean bizkaia@trikitixa.net helbidera. Horrezaz gan, izen-emote fitxea beteta bialdu beharko da, eta, adinez txikikoen kasuan, guraso edo tutoreen baimena be bai.

Irabazlea irailaren 7an emongo da ezagutzera.

Maketa lehiaketara aurkeztutako piezen autoretzearen inguruko gatazkarik sortuko balitz, parte-hartzailea izango da horren erantzule eta aldeen artean konpondu beharko dabe. Bizkaiko Trikitixa Alkarteak ez dau horren inguruko ardurarik izango.

Aurkeztutako piezak webgunean edo sare-sozialetan zabaltzeko baimena izango dau Bizkaiko Trikitixa Alkarteak.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri honeek onartzen dirala esan nahi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu