Mikel Ayllon laudioarrak 'Ez tiro egin anbulantziei' nobelea kaleratu dau
2015-03-06 10:50 KultureaArgitaratutako lehenengo eleberria dau Mikel Ayllonek, eta Igartza saria bekearen laguntzinoagaz idatzi dau. Bildurra eta atsekabea nagusi diran gizarte distopiko batean kokatu dau istorioa. Hilaren 26an, Ez tiro egin anbulantziei (Elkar) liburuaren aurkezpen-barriketaldia egingo dau Ayllonek Bilboko Elkar aretoan, 19:00etan.
Argitaratutako lehenengo eleberria dau Mikel Ayllonek, eta Igartza saria bekearen laguntzinoagaz idatzi dau. Bildurra eta atsekabea nagusi diran gizarte distopiko batean kokatu dau istorioa. Hilaren 26an, Ez tiro egin anbulantziei (Elkar) liburuaren aurkezpen-barriketaldia egingo dau Ayllonek Bilboko Elkar aretoan, 19:00etan.
Sylvie eta Gerard dira nobelako protagonistak. Alkartasunaren amesari eta edertasunari ilusinoari eutsi gura deutsie personaiek, baina nahi horrek nora ezean ibiltera daroaz. Atzekoz aurrera idatzi dau nobelea Ayllonek, kartzela eta heriotzatik abiatuta, euren lehengo maitasun istoriora eta burruka asmoetara. Halanda ze, amaierara ailegetean historiaren hasieran egongo da irakurlea.
Mikel Ayllon (Laudio, 1980) itzultzailea da ogibidez. Aurretik, kazetari eta kultur programatzaile lanetan ibili izan da. 2006an, Gerezi gorrien garaia kronika-liburua argitaratu eban, Paul Asensiogaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!