Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferrater poetak, 'Munduko poesia kaierak' bilduman
2015-03-26 11:01 KultureaMunduko poesia kaierak bildumako hiru antologia barri aurkeztu ditu Susa argitaletxeak, Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferraterrenak, hain zuzen be. Harkaitz Canok, Iñigo Roquek eta Aritz Galarragak euskeratu ditue olerkiak.
Munduko Poesia Kaierak bildumako hiru antologia barri aurkeztu ditu Susa argitaletxeak, Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferraterrenak, hain zuzen be. Harkaitz Canok, Iñigo Roquek eta Aritz Galarragak euskeratu ditue olerkiak.
Gabriel Ferrater (1922-1972) poeta katalanaren poemak Aritz Galarragak itzuli ditu. 36 urtegaz hasi zan idazten Ferrater, eta hiru liburu besterik ez zituak idatzi: Da nuces pueris (Eman intxaurrak haurrei), Menja't una cama (Jan ezazu hanka bat) eta Teoria dels cossos (Gorputzen teoria). Halanda be, Kataluniako poesiaren historian bere lekua dauka Reuseko idazleak. Ferraterren poesiaren oinarrian begirada moral eta psikologikoa dago, baina horreri buruz modu abstraktuan jardun beharrean, egoera edo irudi konkretuak lagun ekarten du orri artera, dino Beñat Sarasola bildumearen arduradunak. 50 urte bete bete baino egun batzuk lehenago bere burua hil eban.
Anne Sextonen (1928-1974) lanak Harkaitz Canok euskeratu ditu. Depresino aldi gogorrak izan zituan bizitzan idazle estaduabatuarrak, eta psikiatren gomendioz hasi zan idazten. 1960an plazaratu eban lehenengo poema liburua, To Bedlam and Part Way Back (Zoroetxera eta buelta (ia osorik)), eta 1966an, Live or Die-gaz (Bizi ala hil), Pullitzer saria irabazi eban. Sextonek be bere burua hil eban. Sextonen poesia konfesionaltzat jo izan da, azaltzen dau Sarasolak.
Sophia de Melo (1919-2004) portugaldarraren olerkiak Iñigo Roquek itzuli ditu. Familia aristokratikoan jaio zan, eta filologia klasikoa ikasi eban Lisboako Unibersidadean. Halanda ze, bere poesia erreferentzia klasikoz josita dago, batez be Grezia zaharretik hartutakoak. Oso gaztetan hasi zan poesia idazten, eta besteak beste, Cadernos de Poesia aldizkarian argitaratu zituan lehenengo poemetako batzuk. De Mellorena egia estetikoa bilatzen dauen poesia da, denpora-pasa bilatzen dauena baino. Itzulpengintzan be nabarmendu zan De Mello. Portugesera itzuli zituan, besteak beste, Euripides, Dante eta William Shakespeare.Eta egile portugaldarrak kanpora eroateaz ardura zan, izan be Fernando Pessoa eta Luis de Camões itzuli zituan frantsesera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!