Manu Katché 365 Jazz Bilbao zikloan izango da martiaren 31n

Bizkaie! 2015-03-26 11:34   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denporaldiak Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesaren emonaldia eskainiko dau martiaren 31n, Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denporaldiak Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesaren emonaldia eskainiko dau martiaren 31n, Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, gaur egungo bateria jotzailerik onenetakoen artean dago Manu Katché (St. Maur des Fosses, 1958). Prestakuntza klasikoa dauka. Parisko Goi Mailako Musika Konserbatorio Nazionalean ikasi eban, eta ondoren perkusino jotzaile lez hasi zan orkestra sinfoniko batean. Bere musika estiloak jazzetik gaur egungo pop rockera doaz.
 
Gaur egun lanean dabil izen handia lortzeko bateria jotzaileen artean eta, besteak beste, Victoire de la Musique saria irabazi eban Meilleurs Arrangements lanagaitik, eta 1987an, barriz, Meilleur Musicien de Studio saria irabazi eban.
 
365 Jazz Bilbao zikloaren 2015eko edizinoaren lehen zatia (zezeiletik bagilera) izen handiz beteriko kartel bategaz hasi zan: zezeilaren 11n, Zara McFarlane abeslari ingelesak hasi eban denporaldia eta, ondoren, martiaren 11n, Tony Allen afrobeat bateria jotzailearen txandea izan zan.
 
Martiaren 31n, Manu Katchék emongo dauen kontzertuaren ondoren, maiatzaren 5ean, Jane Monheit abeslari estadubatuarrak kantauko dau, eta amaitzeko, bagilaren 2an, Christian McBride baxu jotzaile estadubatuarrak emonaldia eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu