Kepa Junkeraren ibilbide osoa batu dabe 'Hauspo bidaiaria' erakusketan

Bizkaie! 2015-03-25 14:22   Kulturea

Musikari eta produktore bilbotarraren lana ezagutzeko bidaia dakar Bilboko Azkuna Zentroan zabaldu barri dan Hauspo bidaiaria erakusketeak. 80. hamarkadatik gaur egunera arte Kepa Junkerak berak batutako erretratuak, diskoak, tresnak eta beste hainbat kontu dagoz ikusgai, maiatzaren 3ra arte. Topaketak eta kontzertuak be antolau ditue, eta danak dira debalde. 

Musikari eta produktore bilbotarraren lana ezagutzeko bidaia dakar Bilboko Azkuna Zentroan zabaldu barri dan Hauspo bidaiaria erakusketeak. 80. hamarkadatik gaur egunera arte Kepa Junkerak berak batutako erretratuak, diskoak, tresnak eta beste hainbat kontu dagoz ikusgai, maiatzaren 3ra arte. Topaketak eta kontzertuak be antolau ditue, eta danak dira debalde. 

Bere diskografia-lanek trikitiaren mundua irauli, eta euskal musikearen ikuspegia aberastu dabe, dinoe erakusketearen antolatzaileek. Euskal Herriko mugetatik kanpo sarri ibilten da Kepa Junkera, eta hango erritmo eta koloreak trikitixeagaz lotu ditu sarritan. Hamarkadotan hainbat kontu eta kantu batu ditu Errekaldeko trikitilariak, eta horreek osotzen dabe Hauspo bidaiaria erakusketea.

Junkerak urteotan osotutako trikiti, pandero eta txalaparten bildumea ikusgai dago Alondigan. Musika-tresna horretako batzuk eskuragarri egongo dira, bisitariek doinuak sortu ahal izateko edo notaren bat aterateko ahalegina egiteko, dinoe.

Erakusketearen barruan, hainbat jarduera atondu ditue. Martiaren 25ean bertan, 19:00etan, master class bat emongo dau Kepa Junkerak berak, eta Hauspo bidaiaria / El fuelle viajero liburuaren aurkeztuko dau. Apirilaren 1ean, erakusketako argazkilari Igotz Ziarreta ezagutzeko aukerea izango da, eta gura dauenari erretratua aterako deutso.

Kepa Junkera & Sorginak taldeak kontzertu berezia emongo dabe apirilaren 2an, Ara Malikian eta Ibon Koteron konbidadu dituela. Basurtuko Beti Jai Alai jantza taldeak be hartuko dau parte. 20:00etan hasiko da ikuskizuna Azkuna Zentroan bertan. Aste Santu ostean, apirilaren 15ean, Ibon Koteron  albokaria, Oreka TX-eko txalapartariak eta Garikoitz Mendizabal txistularia alkartuko dira; danek egin dabe behar Junkeragaz.

Trikitilari klasikoetara -Laja, Epelde, Elustondo anaiak...- hurreratzeko, Kepa Junkerak berbaldia egingo dau eurekaz, eta pieza batzuk joko ditue alkarregaz. Hitzordua apirilaren 22an izango da, 19:00etan. Gaztelako Eliseo Parra eta Galiziako Xabier Díazek trikitilari bilbotarraren  lanaz daukien ikuspegia azalduko dabe 29an, eta ostean, hirurek kanta batzuk joko ditue. Topaketa guztiak lehenengo pisuan egingo ditue, eta danak debalde dira, baina gonbidapena hartu behar da Infopuntuan.

Erakusketaren azkenengo egunean, maiatzaren 3an, 12:00etan, trikiti eta jantza erakustaldia egingio dabe Kulturen Atarian.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu