Kalakan taldeak 'Elementuak' disko barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-04-14 11:23   Musikea

Hamalau kanta daukaz Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Xan Errotabehere musikariek osotutako Kalakan taldearen Elementuak behar barriak. Sinpletasuna eta gordintasuna dira nagusi abestietan. Euskal kantutegiaren mamina aztertu, eta berrinterpretau dabe. Bilbon aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Loraldia jaialdiaren barruan, hilaren 24an.

Urte bi emon ditue diskoa atontzen. Madonnagaz egindako birearen ostean diskoa trankil landu gura izan dabe. Zazpi hilbetean 88 kontzertu emon zituen, munduko hainbat lekutan. Bira zoro hori amaituta oinarrietara bueltetako erabagia hartu eben, euren nortasuna atzera be topau eta sakontzea. Euskal Herriagaz eta euren musikeagaz barriro konekteta behar ebela dinoe. Kanta instrumentalak ditu diskoak, ahotsa besterik ez daukienak, eta euskal kanta ezagunen irakurketa barriak be topauko doguz.

Diskoa ez da dendetan salduko, zuzenekoetan edo taldearen  webgunean bakar-bakarrik erosi ahalko da. Hilaren 24an, Bilboko Loraldia jaialdian emongo dabe lehenengo kontzertua, Campos antzokian, 22:30ean. Maiatzean hainbat zuzeneko ditue, besteak beste: 10ean, Senperen, Herri Urrats jaian; 16an, Zumarragan; 22an, Senperen; 24an, Arrosan
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa