Iurretako Montoiko zubia argazkiz jantzi da

Bizkaie! 2015-04-14 13:54   Kulturea

Berrogeita hamar argazki zahar ikusgai izango dira maiatzaren amaiera arte Iurreta eta Durango batzen dituan Montoiko zubian. Iurretaren desanexinoaren 25. urteurrenari lotuta, Iurretako Udalaren ekimenez, Gerediaga Alkarteak aukeraketa bat egin dau dituan fondoetatik eta hainbat iurretarren bildumetatik.

Iurretarren bizimodua, egun desagertuta dagozan natur paisajeak, herriko leku esanguratsuak, jaiak… Denporan zehar, baina epe sasoi zehatz barik, Iurreta herria zer izan dan erakusten dabe

German Zorraquin, Ricardo Doliwa, Gerediagako fondoa, FotoSol, Pablo Garitaonandia, Miguel Angel Astiz, Jose Areitio edota Joseba Agirre dira argazkien egile edo jaubeetako batzuk. Olanan inprimidutakoak, eta estetikoki koloreztatuak, maiatzaren amaiera arte zubian erakutsiko dira. Gero, Iurretan zehar eskegiko dira urtea amaitu bitartean.

Argazki katalogoa

Zubiko erakusketaz gan, San Migel jaietarako herriko argazkien bilduma zabalagoa jarri gura da erakusgai. Asmoa 400 argazki inguruko katalogo bat inprimidutea da. Erreferentziazko argitalpena izango da. Edozeinek, Iurretari buruzko argazkiak konsultau eta jatorrizkoa noren bildumakoa dan jakiteko aukerea izango dau.

Bi lan horreek Gerediaga Alkarteak bere 50. urteurrenean Iurretako Udalagaz alkarlanean atondutako egitasmoak dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu