Ekialdeko eta Europako Antxinateko herrien izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
2015-04-01 17:35 Euskerea berbagaiModu sistematikoan batu ditue Ekialdeko eta Antxinateko herrien izenak; herri horreen euskerazko izenen tradizino zahar eta barria aztertu da, hainbat erdaratan zelan idazten diran jaso da, herri-izen horreek euskeraz adierazoteko erabilten diran erispideak zehaztu dira, eta, azkenik, zerrenda eleaniztun batean jaso dira. Hori guztia agertzen da Euskaltzaindiaren 174. arauan.
Antxinatean sortu ziran lehen zibilizazinoak, Mesopotamian; orduan hasi ziran lehen herri-izenak agertzen testuetan. Ekialde Ertainekoak eta Ekialde Hurrekoak dira lehen herri-izenak, eta horreetako asko Biblian agertzen dira. Antxinate klasikoan, zibilizazino grekoagaz eta Erromatar Inperioagaz, beste herri-izen asko agertzen dira grekozko eta latinezko testuetan, Europan gehienbat. Eta Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertzeagaz batera, beranduko Antxinatean, beste herri barbaro ugari zabaldu ziran Europan.
Antxinateko herriak gure zibilizazinoaren urruneko historiaren parte dira. Izen horreetako batzuk, ezagunenak, arautuak ditu lehendik Euskaltzaindiak. Hiztegi Batuan, adibidez, judu, kaldear, sumertar, autrigoi, godo, etrusko edo bandalo herri-izenak jasota dagoz. Halan da be, beste herri-izen asko falta ziran.
Garrantzitsua da herri-izen horreek finkatzea, oso antxinakoak izan arren gaur egun be agertzen baitira eskola-liburuetan, artelanen izenetan, turismo-gidaliburuetan eta komunikabideetan.
Orain, modu sistematikoan batu dira Ekialdeko eta Antxinateko herrien izenak; herri horreen euskerazko izenen tradizino zahar eta barria aztertu da, hainbat erdaratan zelan idazten diran jaso da, herri-izen horreek euskeraz adierazoteko erabilten diran erispideak zehaztu dira, eta, azkenik, zerrenda eleaniztun batean jaso dira. Hori guztia agertzen da argitara emon barri dan Euskaltzaindiaren 174. arauan: Antxinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak.
Zerrenda horretan, adibidez, Ekialdeko akadtarrak, filistiarrak, hebrearrak, hiksoak, semitak eta beste herri-izen ugari agiri dira. Baita Europako barduliarrak, eskotoak, piktoak, saxoiak, sueboak, teutoiak eta abar be. Danetara, 111 herri-izen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!