Pello Serbiellek 'Zara' diskoa kaleratu dau
2015-04-09 11:53 MusikeaProiektu zabal baten lehenengo pausua da Zara diskoa, izan be kantari mauletarrak trilogia bat osotzeko asmoa dauka, berbaldi eta dokumental bategaz batera. Euskeraz, bretoieraz, gaelikoz, ingelesez eta frantsesez kantetan dau Peio Serbiellek behar honetan. Bederatzi kanta eta errezitautako testu bat ditu diskoak.
Proiektu zabal baten lehenengo pausua da Zara diskoa, izan be kantari mauletarrak trilogia bat osotzeko asmoa dauka, berbaldi eta dokumental bategaz batera. Euskeraz, bretoieraz, gaelikoz, ingelesez eta frantsesez kantetan dau Peio Serbiellek behar honetan. Bederatzi kanta eta errezitautako testu bat ditu diskoak.
Serbiellek berak sortutako H. K. Records zigiluak plazaratu dau Zara. Hainbat kolaborazino izan ditu diskoan, besteak beste, Gilles Servat (ahotsa) bretoia eta Karen Matheson (ahotsa) eskoziarra. Grabazinoa Studio Gourvillette eta Gorbals Sound Studion egin dabe. Daniel Diaz, Luc Marie-Sainte, Olivier Debas, Matthieu Rendu eta Karen Matheson izna dira soinu teknikariak.
Diwan eskolako eta Zurriola ikastolako umeen ahotsak entzun daitekez Zugan kantan. Xaramela abesbatza be parte hartu dau kanta batzuetan, Matte, Zure gain, Zuretzat eta Haia Haia-n, berbarako.
2007an argitaratu eban trilogiako lehenengo lana dan Naiz, eta bigarrena atera barri badau be, hirugarrenaren izenburua badaki, Gara.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!