Iñaki Irasizabal durangarrak 'Aita gurea' nobela baltza kaleratu dau

Bizkaie! 2015-04-10 14:41   Kulturea

Autogintzarako piezak egiten dituan lantegi txiki batena kokatu dau Aita gurea (Elkar) nobela barria Iñaki Irasizabal idazle durangarrak. Ugazabaren alabeak herentzian jasoten dau fabrikea, baina krisi enomikoa bete-betean, diru faltan dabil. Dirua lortzeko hartzen dituen bideak arazo gehiago ekarriko ditu, eta txarto-ulertuak, gatazkak, hilketak, drogak, lapurretak...

Prentsa hidrauliko, trokel eta matrize artean kokatu dau istorioa Irasizabalek, berak ondo ezagutzen dauen eszenatokian, industrian egin dau behar eta urteotan egileak berak. Nobelan agiri diran kontu asko benetan jazotakoak dirala azaldu eban aurkezpenean. Hogeita bost behargin eukazan lehen tailerrak, eta orain, zortzi besterik ez. Beharginek ez dabe kalera joan gura. Beste enpresari batek fabrikea erosi nahi dau, ganera.

Gizakien arteko hartu-emonak ditu ardatz nobeleak, protagonisteak arazoak ditu bikoteagaz istorio osoan, esaterako. Gurasoen ebatziek ondorengoetan daukien eragina be joarratzen dau egileak.

Iñaki Irasizabalek (Durango, 1969) Kazetaritzea eta Soziologia ikasketak hasi zituan, baina industrian lan egin izan dau. Nobela baltzean espezializau dau, eta baditu hainbat argiratuta, besteak beste, Mendaroko txokolatea, Igelak benetan hiltzen dira, Bizkartzainaren lehentasunak eta Odolaren deia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu