Joan Mari Irigoienek 'Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014)' poema-liburua aurkeztu dau
2015-03-12 10:38 KultureaAzkenengo urteetan izandako gaixotasun bi ditue ardatz Joan Mari Irigoienek Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) (Elkar) jasotako olerkiek; bata da disartria, edo berba egiteko zailtasuna, eta bestea, depresinoa. 68 orrialdeko autortza baten antzekoa dala esan eben aurkezpenean.
Azkenengo urteetan izandako gaixotasun bi ditue ardatz Joan Mari Irigoienek Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) (Elkar) jasotako olerkiek; bata da disartria, edo berba egiteko zailtasuna, eta bestea, depresinoa. 68 orrialdeko autortza baten antzekoa dala esan eben aurkezpenean.
Hiru atal daukaz olerki-bildumeak: Lehenengo gau-kolpea, Bigarren gau-kolpea eta Bizitzak aurrera darrai. Lehenengo zatia disartriaren diagnostiko jaso ebanean dago idatzita; bigarrena, depresinoa pasau eta gero; eta, hirugarrena, aurreko guztiaren ondorioa edo gogoetea da.
Anjel Lertxundi idazlea eta Xabier Mendiguren editorea izan zituan lagun Altxako idazleak aurkezpen-prentsaurrekoan, berak berba gitxi-gitxi egin eban. Poesia izan arren narrazinotik be asko daukala azaldu eban Lertxundik, eta kronikea be badauka. Azkenengo urte biotan egindako ibilbidea kontau dau Irigoienek, eta Lertxundiren eretxiz, autortza bat da izan.
Joan Mari Irigoiene (Altza, 1948) liburu ugari ditu kaleratuta, heldu eta gazteentzako, prosea eta poesia. Gazteentzat idatzi ditu, besteak beste; Metak eta kometak (1994), Urruneko motorrak mila zaldi (2012), Sasiak mendia jan (2012); eta, helduentzat, Hutsetik esperantzara (1975), Denborak ez zuen nora (1991), Hautsa eta maitemina (1998), Letra txikiaz bada ere (2002), Biziminaren sonetoak (2004).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!