Blas de Oteroren Egunean, poeteak argitaratu bako testu baten irakurketa antzeztua eskainiko dau Ramon Bareak

Bizkaie! 2015-03-12 13:10   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, martiaren 16an. Ekitaldi horretan, Ramón Barea antzezleak, poeteak argitaratu barik itxi eban Historia (casi) de mi vida prosazko testua irakurriko dau. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, martiaren 16an. Ekitaldi horretan, Ramón Barea antzezleak, poeteak argitaratu barik itxi eban Historia (casi) de mi vida prosazko testua irakurriko dau. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Beste al de batetik, Kultura eta Hezkuntza Sailak Blas Oteroren egun instituzionala ospatuko dau –domeka honetan izango da– gure poeta handienetako baten bizitza eta lana gogoratzeko. Saioa Sabina de La Cruz Blas de Otero Fundazinoko presidente eta poetearen alargunak aurkeztuko dau. Gainera, idazlearen lana gehien aztertu dauen eta ondoen ezagutzen dauen personetako bat da.

Astelehenenko ekitaldia, barriz, prosaz idatzitako testu labur baten inguruan egituratuko da Historia (casi) de mi vida horretatatik ateratakoa. Bertan, egileak saltoak emon eta bere bizitzaren eta lanaren barri emoten dau. Poeteari, Ramon Barea antzezle bilbotar ezagunak jarriko deutso ahotsa, Naiel Ibarrola marrazkilari, musikari eta jazz kritikariak musikaz lagunduta.

Ramon Barea antzezlea, dramaturgoa, antzerki zuzendaria eta zinemagilea da. Ehun film luze baino gehiagotan eta berrogeita hamar film labur ingurutan hartu dau parte, horreen artean, Alex de la Iglesia, Enrique Urbizu edo Pablo Berger zuzendarien lehenengo lanetan. Telebistan, azken urteetako telesail askotan be hartu dau parte. 2013an, Antzerki Sari Nazionala jaso eban.

Bilboko Udalak eta poetearen legatua kudeatzen dauen Blas de Otero Fundazinoak alkarlan estua daroe aurrera, egilearen lana jagoteko eta ezagutarazoteko. Holan, martiaren 15 bakotxean poetearen jaiotzea ospatzeko egun instituzionalaz gan, 2008an, Blas de Otero – Bilboko Hiria Poesia Saria jarri zan martxan. Sari horren helburua literatur sorkuntzea sustatzea eta Bizkaiko uriburuko biztanleei, uriak emondako egile garrantzitsuenetako baten irudia hurreratzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu