Mikro-polis politikearen ganeko entseguen lehiaketea antolatu dau EHUk

Bizkaie! 2015-03-11 13:17   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Politika eta Administrazino Zientzien Sailak Mikro-polis Politikearen ganeko Entseguen I. Lehiaketea antolatu dau, eta EHUko ikasleek sariketan parte hartu ahal izango dabe martiaren 27ra arte, euskeraz zein gaztelaniaz. Testu onenak 1.000 euroko saria jasoko dau modalidade bakotxean.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Politika eta Administrazino Zientzien Sailak Mikro-polis Politikearen ganeko Entseguen I. Lehiaketea antolatu dau, eta EHUko ikasleek sariketan parte hartu ahal izango dabe martiaren 27ra arte, euskeraz zein gaztelaniaz. Testu onenak 1.000 euroko saria jasoko dau modalidade bakotxean.

EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzeagaz eta Betiko Fundazinoagaz batera egingo dan lehiaketeak ikasleak politikara baikortasunez hurreratzea nahi dau, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Lehiaketan parte hartzeko, ikasleek ondoko gaiak aukeratu ahal izango ditue: Boterea, Demokrazia eta Partaidetza Politika eta Generoa; Kudeaketea eta Publikoa; eta Euskal Politikea.

Lehiaketak bi zati izango ditu. Lehenengo fasean, partaide bakotxak entsegu labur, original eta argitarabako bat aurkeztu beharko dau, gaietako baten inguruan. Ekarpenak politikeagazko hurreraketea erakutsiko dau, gizartearen arazoak ebasteko bide baita. Testu horrek 5.000 karaktere (tarteak barne) euki behar ditu, eta martiaren 27ra arte igon ahal izango dira http://www.mikro-polis.eu/eu-mikropolis webgunera.

Epaimahaiak gai bakotxeko lau testurik onenak hautatuko ditu (lau gaztelaniaz eta lau euskeraz). 32 lan horreek bigarren fasera pasauko dira eta egileek bigarren entsegua idatzi beharko dabe, 15.000 karakteretik beherakoa (tarteak barne), hautatua izan daneko hizkuntzan.

Apirilaren 20tik 30era bitartean, biak barne, ikasleek http://www.mikro-polis.eu/eu-mikropolis webgunera igon beharko ditue finalera aurkeztutako testuak, eta epaimahaikideek bi entsegu hautatuko ditue irabazle, bata gaztelaniazko modalidadean eta bestea euskerazkoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu