Gernikako Lekuek musika jaialdiak leku gehiago batuko ditu aurten
2015-02-20 10:14 MusikeaHogeita hamar musika ekitalditik gora eskainiko ditu aurten Lekuek jaialdiak. Bertoko eta kanpoko musikariak etorriko dira Gernikara, estilo askotakoak; esaterako, Albert Pla, Bide Ertzean, Zea Mays, Hesian, Ray Fenazdez, Shur-i-kan, Tooth, Morau eta Beñardo, Ainara LeGardon, Potato eta Aterkings. Martiaren 8an abiatuko da egitaraua.
Hogeita hamar musika ekitalditik gora eskainiko ditu aurten Lekuek jaialdiak. Bertoko eta kanpoko musikariak etorriko dira Gernikara, estilo askotakoak; esaterako, Albert Pla, Bide Ertzean, Zea Mays, Hesian, Ray Fenazdez, Shur-i-kan, Tooth, Morau eta Beñardo, Ainara LeGardon, Potato eta Aterkings. Martiaren 8an abiatuko da egitaraua.
Lekuek zaletasunetik abiatutako festibala dala dinoe antolatzaileek. Musika maite dogulako antolatzen dogu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikearen bueltan ipintea da, argitzen dabe. Musikea entzun, jantzan egin, ikasi eta biziteko astebeteko egitaraua antolatu dabe. Arduradunen arabera, festibala txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, eta merkatuaren logiketatik kanpokoa da.
Roberto Quintana sortzaileak egin dau aurtengo kartela. Leku txiki askoren baturea irudikatu dau entsegu lokaletan hainbeste erabilten arrautza kaxaren bidez, azaldu dabe.
Igaz baino leku gehiago batu dira festibalera: kultura arloan, Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa eta Lizeoa; tabernen artean, Arima, Aterpe, Atxur, Irrintzi, Lagun-etxea, Ospa, Zaplast, Zeppelin, Basurde, Musutruk, Revolution eta Zarata.
Gustu guztietarako egitaraua atondu dabe aurten be: Albert Pla, Bide Ertzean, Paus, Zea Mays, Bullet proof lovers, Hesian, Ray Fenazdez, Shur-i-kan, Tooth, Morau eta Beñardo, Sustrajah, Ainara LeGardon, Croissant Djs, Potato, The Riff Truckers, Mike Whellans, Aterkings, James Room, eta abar.
Zuzenekoez gan, musikeari lotutako bestelako hitzorduak be izango dira aukeran. Ainara LeGardonek, berbarako, autoprodukzinoari buruzko ikastaroa emongo dau; eta, Jose Alberto Batiz musikari gernikarrak bideoklipak zelan egin azaldu dau. Dana dala, beste osogai asko ditu jaialdiak: EHZ festibala, swing jantzak, scooter motorren kontzentrazinoa, zinemea, Kafea eta Galletak saioa, erakusketak eta biniloen salmentea.
Aurreko urtean lez, 20 euroko bonua ipiniko dabe salgai, jaialdiko emonaldietara guztietarako. Daborduko, Astran eta Arima tabernan erosi daitekez.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!