Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa
2015-02-23 09:50 BertsolaritzeaArabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean jokatu zan zapatu arrastian. Bigarren bueltako lehenengo saio honetan Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda eta Ruben Sanchez bertsolariek kantau eben, eta Perea zalduondarra izan zan nagusi. Aramaioko Kultur Etxeko aretoa beteta egon zan, 100 lagun inguru batu ziran.
Arabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa Aramaioko Kultur Etxean jokatu zan zapatu arrastian. Bigarren bueltako lehenengo saio honetan Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda eta Ruben Sanchez bertsolariek kantau eben, eta Perea zalduondarra izan zan nagusi. Aramaioko Kultur Etxeko aretoa beteta egon zan, 100 lagun inguru batu ziran.
Aintzane Irazustak ipini eutsiezan ariketak bertsolariei. Oihane Pereak lortu zituan puntu gehien, 352,5 puntu. Ganerako bertsolarien puntuazinoa ondoko hau izan zan: Iker Agirrek, 328,5 puntu; Ruben Sanchezek, 322,5 puntu; Jon Ruiz de Pinedok, 283; Irati Andak, 277,5; eta, Unai Bengoetxeak, 262.
Halanda ze, bertsolariek jokatutako saio bien puntuazinoak kontuan hartuta, Oihane Pereak dauka puntu gehien. Saio bien artean puntu gehien lortzen daben sei bertsolariak sailkatuko dira finalerako.
Bigarren bueltako hiru finalaurrekoetako epaimahaia Ekaitz Elorriagak, Aitor Jimenezek, Mikel Fernandez de Arroiabek eta Iker Elexpuruk osotzen dabe. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua ibiliko da.
Datorren zapatuan, zezeilaremn 28an, Zigoitian jokatuko da bigarren finalaurrekoa. Saioa Kultur Etxean izango da, 17:30ean. Asier Rubio Hidalgo, Felipe Zelaieta Txurruka, Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa, Oier Arbina Vadilla eta Peru Abarrategi Sarrionandia bertsolariek jardungo dabe kantuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!