HABEk A1erako eta A2rako 'Bagoaz!' ikasmateriala argitaratu dau
2015-02-19 09:57 Euskerea berbagaiHABEk ikasmaterial barria sortu dau Bagoaz! izenburupean, euskera ikasle hasibarriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzenduta. Entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak batzen ditu ikasmaterial barriak, eta Ikasbil (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu HABEk.
HABEk ikasmaterial barria sortu dau Bagoaz! izenburupean, euskera ikasle hasibarriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzenduta. Entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak batzen ditu ikasmaterial barriak, eta Ikasbil (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu HABEk.
Danetara, 100 ikus-entzunezko testu dira: 50 audio eta 50 bideo (azpitituluakaz eta azpititulurik barik) eta dagoeneko hiru audio eta hiru bideo dagoz eskura Ikasbil atarian, HABEko iturriek jakinarazo dabenez.
Horrezaz gan, audio eta bideo bakotxa oinarri hartuta, hainbat ariketaz osotutako sekuentzia didaktiko bana sortu da, bai taldean -irakaslearen gidaritzapean ikasgelan lantzeko-, bai bakarka, nork bere kontura on line egiteko.
Bagoaz! materialean personaia nagusiak Josu eta Amaia dira, ikasleak eta etxeko lagunak. Ikasleak beren eguneroko bizitzako gorabeheren barri izango dau atalez atal: hurreko pasadizoak, atseginak eta askotan umoretsuak biziko ditue alkarregaz.
Bideo eta audioak Donostiako Zinea Sortzen produkzino etxeak egin ditu, Ritxi Lizartzaren gidoietan oinarrituta. Bi aktore nagusiak Oihana Maritorena (Amaia) eta Asier Oruesagasti (Josu) dira. Bideoak Alex Ezkurdia zinemagilearen gidaritzapean grabau dira, eta bideo nahiz audioetan entzuten dan musikea, barriz, Pascal Gaignerena da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!