UEUk hamazortzi ikastaro eskainiko ditu udabarrian

Bizkaie! 2015-02-19 16:58

Udako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Aurten, on line ikastaroek garrantzi berezia izango dabe. Zezeiletik maiatzera bitartean, 18 ikastaro emongo ditue, Eibar, Gasteiz eta Iruñean.

Udako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Aurten, on line ikastaroek garrantzi berezia izango dabe. Zezeiletik maiatzera bitartean, 18 ikastaro emongo ditue, Eibar, Gasteiz eta Iruñean.

Eten bako prestakuntzaren euskerazko eskaintzea egonkortu egin dau azkenengo urteotan UEUk. Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu dauenez, euskerazko erreferentzia akademikoa izan nahi dau UEUk. Horretarako, aurten, Eibarko, Iruñeko eta on line eskaintzeaz gan, Gasteizen ere eskainiko doguz ikastaroak Oihaneder Euskerearen Etxeagaz alkarlanean. Aurreko ikasturtean inoizko ikasle gehien izan zituen.

Igaz, UEUk on line ikastaroen eskaintzea zabaltzea erabagi eban. Halanda ze, ikasle gehiagorengana ailegetako aukerea daukie, eta malgutasuna emoten dau. Denpora eta lekua aldagaiak norberak antolatzen ditu -ganeratu dau Menikak- eta, ganera,  Euskal Herritik kanpo bizi diranek be partu hartu ahal dabe.
   
Udabarrian, bost on line ikastaro izango dira aukeran: Euskal Herriko ekonomia eta gizartea azterketarako lanabesak. GIS librea; Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan; Moodle-ren oinarrizko erabilerea; Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak; eta, Ordenagailuz lagundutako itzulpena: hainbat aukera.

Ikasgelako eskaintzeari jagokonez, Eibarren bost ikastaro emongo ditue: Argazki-edizinoa; Emozinoak eta norberaren gaitasunen lanketea sakontzen; Ume-psikologia: gaurko umeak etorkizuneko helduak; Sendabelarrak eta etnobotanikea Euskal Herrian: jakituria tradizionaletik pentsamendu zientifikora; eta,  NoSQL datu.baseak. MongoDB.

Eskola libre eta demokratikoak: gizarte aldaketarako tresna eta gako; Gazteak, sexua eta sare sozialak; eta Zu irabazle, ni irabazle: gatazkak ikasgai bihurtuz ikastaroek osotzen dabe Iruñeko eskaintzea.

Gasteizen, lau ikastaro izango dira lehenengoz: Adierazmen fisikoa antzerki lanean; Argazkigintza dokumentala; Coaching, talde lana eta lidergoa alkartegintzan; eta, Euskerearen historian barna: uste dogunetik dakigunera.
  
Daborduko, zabalik dago ikastaroetan izena emoteko epea. Eibar eta Elgoibarko Udalek dirulaguntzea emongo deutsie bertan erroldatutako herritarrei. Gipuzkoako Foru Aldundiak be laguntzinoa emongo dau on line ikastaroetan edo Eibarrekoetan izena emoten daben gipuzkoarrei. Argibide gehiago behar izan ezkero: www.ueu.eus edo 943821426.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu