Ander Fuentes Itturri eta Eneko Lazkoz aurrera doaz Nafarroako Bertsolari Txapelketan
2015-02-23 11:16 BertsolaritzeaHurrengo fasera sailkatu dira saioak irabazita: Joan Barberena, Julio Soto, Aimar Karrika, Ander Fuentes eta Eneko Lazkoz.
Puntuazinoaren arabera: Oier Lakuntza, Xabier Terreros, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Julen Zelaieta, Miel Mari Elosegi, Saioa Alkaiza, Amaia Elizagoien, Alazne Untxalo, Sarai Robles, Kotte Plaza eta Aritz Saragueta.
Final laurenak amaituta, martiaren 8an, Lesakan jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau Itturrik. Eneko Fernandezek egin eban bigarren eta saioko laukote gaztea atzetik izan da; Josu Sanjurjo, Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Egoitz Gorosterrazu hurranez hurran.
Joan dan zapatuan, 160 bertsozalek jarraitu eben Lizarrako final-laureneko saioa. Herritarren presentzia nagusi eta aretoa beteta, giro epelean abiatu eben bertsolariek saioa. 25 urtetik beherako lau bertsolari gazte izan ziran oholtza gainean, Iker eta Egoitz Gorosterrazu anaiak, Josu Sanjurjo lesakarra eta Mikel Lasarte barañaindarra, bere lehen parte-hartzeagaz. Eurekaz batera, azken Txapelketa Nagusian ibilitako Eneko Fernandez, Nafarroako Txapelketan bigarren aldiz lehian dabilena eta Ander Fuentes Itturri zubietarra, Txapelketako parte-hartzean beteranoena.
Anderrek puntu gehien batuta, Lesakako finalaurrekorako txartela irabazi eban eta ganerakoek Lakuntzako azken final-laureneko puntuazinoen zain egon beharko dabe. Sailkapen orokorraren arabera, final-lauren bakotxeko irabazleek eta 13 puntuazinorik onenek egingo dabe aurrera.
Lizarrako puntuak honakoak izan ziran:
Ander Fuentes Itturri 251,5 puntu; Eneko Fernandez 243,5 puntu; Josu Sanjurjo 230,5 puntu; Iker Gorosterrazu 230 puntu; Mikel Lasarte 224 puntu; Egoitz Gorosterrazu 204,5 puntu.
Bosgarren final-laurena Lakuntzan
Bart, zezeilak 22, bosgarren eta azken final-laurena jokatu da Lakuntzako Kultur Etxean. Eneko Lazkozek, Xabier Maiak, Patxi Castillok, Ioar Taintak, Iñigo Olaetxeak eta Xabier Terrerosek kantau eben eta, azkenean, Eneko Lazkozek batu eban puntu gehien (260,50); bigarren Xabier Terreros (244) izan zan eta hirugarren, barriz, Iñigo Olaetxea (242). Kontuak kontu, Eneko Lazkoz aurrera doa txapelketan.
Hurrengo fasera sailkatuak
- Saioak irabazita: Joan Barberena, Julio Soto, Aimar Karrika, Ander Fuentes eta Eneko Lazkoz.
- Puntuazinoaren arabera: Oier Lakuntza, Xabier Terreros, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Iñigo Olaetxea, Julen Zelaieta, Miel Mari Elosegi, Saioa Alkaiza, Amaia Elizagoien, Alazne Untxalo, Sarai Robles, Kotte Plaza eta Aritz Saragueta.
Hurrengo saioak
Datorren astegoienean ez da saiorik izango. Finalaurrekoak martiaren 7an, Berriozarren eta 8an, barriz, Lesakan izango dira.
Informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!