Jon Kortazarren 'Literatura vasca. Siglo XX' liburuaren 25. urteurrenean, erakusketea antolatu dau Mungiako Udalak

Bizkaie! 2015-02-26 17:41   Kulturea

Erakusketearen osogarri, zezeilaren 26an, Euskal Literaturea: atzo, gaur... bihar izenburuko mahai-ingurua egingo da leku berean, iluntzeko 19:00etan. Xabier Etxaniz EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Kirmen Uribe idazleak eta Jon Kortazarrek berak parte hartuko dabe.

Jon Kortazarren Literatura vasca. Siglo XX liburuak 25 urte bete ditu. Urteurren horren harira, Mungiako Udalak idazle, irakasle eta euskaltzain urgazlearen lana eta ibilbidearen inguruko erakusketea antolatu du, herriko Alkartasuna Aretoan. Martiaren 4ra arte egongo da zabalik.

Erakusketearen osogarri, zezeilaren 26an, Euskal Literaturea: atzo, gaur... bihar izenburuko mahai-ingurua egingo da leku berean, iluntzeko 19:00etan. Xabier Etxaniz EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Kirmen Uribe idazleak eta Jon Kortazarrek berak parte hartuko dabe.

1990ean ikusi eban argia Jon Kortazarren Literatura Vasca. Siglo XX liburuak eta hamar urte geroago, 2000.ean, edizino zabalago eta eguneratuagoa argitaratu eban, euskeraz, XX. mendeko euskal literatura izenagaz. Ondoren bost edizino gehiago izan ditu liburuak.

Erakusketan, liburuaren sei edizinoen aleak erakusten dira. Era berean, liburu hori ardatz hartuta, Jon Kortazarren lanaren beste alderdi batzuk izango dira ikusgai, bestak beste: lanak izan zituan kritikak, beste liburu batzuen aitamenak, itzulpenak, edota idazleak irabazitako Rosalía de Castro eta Lauaxeta Sarien ikurrak.

Lauaxetari buruz egindako ikerketek eta argitalpenek, eta argazkiek eta oroigarriek be osotzen dabe erakusketea. Bestalde, Lauaxeta filma eta zenbait bideo izango dira ikusgai.

Erakusketearen ordutegia: 18:30 - 20:30.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu