Niki de Saint Phalleren ibilbide osoa ikusgai, Bilboko Guggenheim museoan
2015-02-27 11:38 KultureaBerrehun artelan batu ditue Niki de Saint Phalle artista frantsesaren atzera begirako erakusketan Bilboko Guggenheim museoan, orain arte egileari buruz egindako handienean. Pinturak, eskulturak eta ikus-entzunezko lanak jaso ditue, tartean artxiboko hainbat dokumentu. Erakusketea bagilaren 11ra arte egongo da zabalik.
Berrehun artelan batu ditue Niki de Saint Phalle artista frantsesaren atzera begirako erakusketan Bilboko Guggenheim museoan, orain arte egileari buruz egindako handienean. Pinturak, eskulturak eta ikus-entzunezko lanak jaso ditue, tartean artxiboko hainbat dokumentu. Erakusketea bagilaren 11ra arte egongo da zabalik.
Guggenheim museoak Réunion des Musées Nationaux-Grand Palais eta Niki Charitable Art Foundation erakundeen laguntzinoa izan dau erakusketea antolatzeko. Camille Morineau eta Alvaro Rodriguez dira komisarioak.
Kronologiaren arabera eta gaika antolatu ditue Niki de Saint Phalleren (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930–San Diego, AEB, 2002) lanak. XX. mendeko lehenengo artista feminista garrantzitsutzat jo izan dabe. Emakumearen gorputzaren irudikapen barri bat sortu eban erostimoa eta irudi mitikoak erabiliz, eta finkatuta egozan kanonak zalantzan ipini zituen. Halanda ze, emakumearen poderea eta gizartean daukan zeregina aldarrikatu zituan. Alabea, ama, emazta, gerlaria, sorgina eta jainkosa dira bere Nanak, hau da, bere ibilbide osoan behin eta barriz interpretau zituan emakume garaikidearen irudimen-erretratuak.
Bere lanetan kristika sozialak eta politikoak sano garrantzitsuak dira, eta sarrita indarkeria eta kaosa erabilten zituan adierazpide.
Arte publikoaren abangoardian izan zan De Saint Phalle. Ibilbide osoan arkitektura proiektuak eta eskultura handiak sortu zituan; besteak beste, iturriak, umeentzako parkeak, lorategiak edo etxeak.
Erakusketeagaz bat eginez, martiaren 5ean, Patricia Mayayo Madrilgo Unibersidade Autonomoko irakasleak Niki de Saint Phalle: emakume artista bat tiroka berbaldia emongo dau. Horrezaz gan, martiaren 4an eta 11n, bisitaldi bereziak antolatu ditue, erakusketearen alde guztiak ezagutzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!