'Bertsolaritzearen sekretuak. Isilduriko emakumeen historia' Euskal Herrian zehar
2015-02-25 17:05 BertsolaritzeaBertsolaritzearen sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizunaren gidoia: Jokin Labaien eta Nerea Elustondorena da; antzezleak, barriz, Oskar Estanga eta Odei Unzueta; narratzailea: Jokin Labaien; eta musikearen ardurea Idoia Noblerena da.
Korrika Kulturalaren barruan, datozen egunotan Bertsolaritzaren sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizuna eskainiko da hainbat herritan.
Historiak sekretuan gorde ditu mendeetan zehar izan diran emakume bertsolariak. Emakume horreen lana gaur egunera heltzeko zailtasun asko izan badira be, -euren bertsoak erre, gorde eta isildu baitira-, batzuk errekuperetea lortu da.
Emakume bertsolarien ikurra izan zan Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena, Xenpelar zanaren lobea. Joxepa Anttoni ez zan lehenengoa izan, ezta azkena be. Joxepa Anttonirena legez, askoren ezagutza galdu da bidean eta isildutako emakumeen historia ekarri nahi da argitara.
Ikuskizunaren bitartez emakume hareek bizi izandako egoerak, denporan eta espazioan atzera eta aurrera, narrazinoz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dabe.
Bertsolaritzearen sekretuak. Isilduriko emakumeen historia ikuskizunaren gidoia: Jokin Labaien eta Nerea Elustondorena da; antzezleak, barriz, Oskar Estanga eta Odei Unzueta; narratzailea: Jokin Labaien; eta musikearen ardurea Idoia Noblerena da.
Bertsolaritzaren sekretuak lehen emonaldiak:
- Zezeilaren 26an, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etan.
- Martiaren 7an, Mungiako Olalde aretoan, 20:00etan.
- Martiaren 8an, Elizondoko Arizkunenea aretoan, 19:00etan.
- Martiaren 12an, Baionako Kalostrape ostatuan, 19:30ean.
- Martiaren 14an, Eskoriatzako Zaldibar antzokian, 22:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!