'Skeleton Sea. Mantendu ozeanoak garbi' erakusketea edegi dabe Euskadiko Biodiobersidade Zentroan

Bizkaie! 2015-02-18 13:24   Kulturea

Skeleton Sea taldeak itsas mundua maite daben hiru surflariren erakusketea ekarri dau Euskadiko Biodiobersidade Zentrora, Busturiako Madariaga torretxera.  Hain zuzen be, Luis de Dios, Xandi Kreuzeder eta João Parrinharen sormen-lanak batu ditue erakusketan. Maitzaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzarako zuzendariak adierazo dauenez, itsas munduaren zale amorratuak diran hiru surflarik sortutako proiektua da. Orain dala urte asko, indarrak bateratu eta ozeanoak garbi mantenidutearen aldeko sensibilizazino lana bultzatu eben.

Munduko kosta guztietan topetako objektuekaz behar egiten dabe. Zaborra erabiliz, figura handiak sortzen ditue. Atsegina ez dan errealidadea erakusten deuskue, gizakia da gure ozeanoek jasaten dabe mehatxurik handiena, hain zuzen be. Plastikoak, metalak, egurrak, itsasora botatako freskagarri latak, hondartzan ahaztutako aulkiak, itsasontziek galdutako buiak, urperaketen arrastoak, arrainen hazurrak, txankletak edo neopreno zatiak erabilten ditue.

Skeleton Seak bigarren aldiz ipini dau erakusketea Madariaga torretxean. 2011ko erakusketeak ikusle ugari erakarri zituan zentroko arduradunen arabera. Kritika onak jaso zituan, ganera.

Erakusketea ikusgai dagoan bitartean, Skeleton Sea kolektiboko artistek tailerra antolatuko dabe Euskadiko Biodibertsitate Zentroan bertan, zaborretik hasita, artea sortzeko.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu