Jafar Panahi zuzendari irandarraren 'Taxi' filmak irabazi dau Urrezko Hartza
2015-02-16 10:17 BarriakHana Saeidik, Jafar Panahiren lobeak, jaso behar izan eban Berlinaleko Urrezko Hartza, Taxi lanaren egileak ezin izan dauelako bertara joan. Irango Gobernuak galarazo egin deutsa. Gaur egungo Irango gizartearen barri emoten dau Panahiren lanak, guzurretako reality baten bitartez.
Hana Saeidik, Jafar Panahiren lobeak, jaso behar izan eban Berlinaleko Urrezko Hartza, Taxi lanaren egileak ezin izan dauelako bertara joan. Irango Gobernuak galarazo egin deutsa. Gaur egungo Irango gizartearen barri emoten dau Panahiren lanak, guzurretako reality baten bitartez.
Teherango kaleetan zehar dabilen taxian bezeroek kontautakoek osotzen dabe Taxi pelikula irabazlearen mamina. Barriketaldi horren grabazinoekaz reality faltsua egin dau Panahirek. Behin baino gehiagotan izan ditu arazoak Irango Gobernuagaz; 2011n, berbarako, Berlinaleko epaimahaikide izateko eskatu eutsien, baina ezin izan eban, preso egoan eta.
Pablo Larrainen El Club pelikuleak irabazi dau Epaimahaiaren Sari Nagusia, eta Alfred Bauerren Ixcanul-ek, Zidarrezko Hartza. Zuzendari onenari saria Radu Judek irabazi dau, Aferim beharragaitik.
Emakumezko aktore onena Charlotte Rampling izan da (45 Years, Andrew Haigh), eta gizonezko onena, Tom Courtenay (45 Years). Lehenengo pelikula onenaren saria Gabriel Ripsteinen 600 millas-entzat izan da. Film laburrei jagokienez, Urrezko Hartza, Na Young-kilen Hosana-ri emon deutsie, eta Zidarrezko Hartza, Joana Arnowren Bad at dancing lanari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!