'Loreak' eta 'Echeverriatik-Etxeberriara', Zinemaldia.Cat jaialdiaren Urrezko Txapelen irabazleak

Bizkaie! 2015-02-16 11:53   Barriak

Domeka gau honetan, Loreak filmak beste sari bi batu ditu. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak Urrezko Txapel bi irabazi ditu (Fikzinozko Film Onenaren Saria eta Euskerazko Film Onena) Zinemaldia.Cat jaialdian. Dokumentalei jagokenez, irabazlea Echeverriatik-Etxeberriara lana izan da, Oiartzungo Ander Iriarterena.

Domeka gau honetan, Loreak filmak beste sari bi batu ditu. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filmak Urrezko Txapel bi irabazi ditu (Fikzinozko Film Onenaren Saria eta Euskerazko Film Onena) Zinemaldia.Cat jaialdian. Filma Donostiako Nazinoarteko Jaialdian egon da (Signis Sariaren aitamen bereziagaz), baina baita Londreseko BFI-n, Zurichen eta Tokion. Gainera, Goya sarietara izentauta egon da Film Onena eta Jatorrizko Musika Onena ataletan.

Dokumentalei jagokenez, irabazlea Echeverriatik-Etxeberriara lana izan da, Oiartzungo Ander Iriarterena. Ezker abertzalearen munduaren barruan indarkeriak izan dauen eragina azaltzen saiatzen da (ETAren indarkeria, poliziarena, politikoa, herriarena, estaduarena, psikologikoa eta beste hainbat aztertuz).

Jaialdiaren epaimahaia Judith Colell (zinemagile eta Espainiako Zinema Akademiako lehendakariordea), Nuria Vidal (zinema kritikaria), Marc Martínez (aktorea), Aritz Lekuona (ESCAC eskola) eta Hammundi Al-Rahmoun (zuzendaria).

Urrezko Txapelak Girona Zinemetan egin dan amaiera galan emon ditue. Jaialdia, halan da be, ez da oraindino amaitu, zezeilaren 27ra arte zinema maratoia, zinema ibilbidea, AlterZinemaldia eta TXO! ume eta familientzako atalak egingo baitira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu