'Las ovejas no pierden el tren'
2015-02-17 10:10 Zinema kritikakÁlvaro Fernández Armerok oraingoan begiradea ez dau nerabe-gazteengan ipini, hogeitamar-berrogei ingurukoengan baino. Personaiek buelta asko emon ditue bizitzan daborduko: batzuk bananduta dagoz; beste batzuk, banatzekotan; eta beste batzuk, amesetako printzearen bila dabilz oraindino. Gehienek porrot egin dabe lan arloan, ganera.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Álvaro Fernández Armero
- Interpreteak: Inma Cuesta, Raúl Arévalo, Candela Peña, Alberto San Juan, Irene Escolar, Jorge Bosch, Kiti Mánver, Alicia Rubio, Álex Martínez, Eva Marciel, Ruth Armas
- Produktoreak: Morena Films, TVE, Canal+ Espainia
- Generoa: komedia
- Iraupena: 103 min.
- Herrialdea: Espainia
Beti esan izan da Álvaro Fernández Armerok belaunaldi baten erretratuak egiten dituala. Eta horretan segiduten dau, baina oraingoan begiradea ez dau nerabe-gazteengan ipini, hogeitamar-berrogei ingurukoengan baino. Personaiek buelta asko emon ditue bizitzan daborduko: batzuk bananduta dagoz; beste batzuk, banatzekotan; eta beste batzuk, amesetako printzearen bila dabilz oraindino. Gehienek porrot egin dabe lan arloan, ganera. Ze momentutan galdu genduan trena?, galdera hori botaten dau protagonistetako batek.
Baina Fernández Armerok ez dau tragediarik gura, eta drama txikiekaz barre egiten dau. Horretan, asko laguntzen deutsa Candela Peña aktoreak, benetan ondo jokatzen dauen personaia patetikoagaz. Alberto San Juanen personaia be nahiko negargarria da, edo Kity Mánverrena bere bai. Dana dala, hain dira penagarriak atseginak bihurtzen jakuzala, eta barre-algarak eginarazoten deuskuez. Inma Cuestak eta Raúl Arevalok ederto erakusten dabe senar-emazteen inpernu gazi-goxoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!