Joana Heviak eta Nerea Gilek irabazi dabe EHUko Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketea
2015-02-13 11:46 sariak-autortzakJoana Heviaren Reloj de Arena eta Nerea Gilen Tentáculos de poliestireno erretratuak izan dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketako irabazleak.
Joana Heviaren Reloj de Arena eta Nerea Gilen Tentáculos de poliestireno erretratuak izan dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako Argazki Zientifikoen VI. Lehiaketako irabazleak.
Ikerketaren arloko errektoreorde Fernando Plazaolak, Ikerketako Zerbitzu Orokorren zuzendari Maribel Arriortuak eta EHUko Medikuntza eta Odontologiako katedradrun Juan Aretxagak emon zituen atzo sariak, Leioako campuseko Biblioteka Nagusiko Bilkura Aretoan. iPad Mini bana jaso dabe irabazleek.
Biologia eta Ekologia Saileko ikertzaile Joana Heviaren Reloj de arena irudia Bizitzearen Zientziak izeneko atalean nagusitu da. Erretratuan, zazpi mikrako mikroalga baten silizezko egiturea ikusten da. Mikroalga hau Bilboko estuariotik hartu, eta laborategian hazi dabe. Azidoekaz materia organikoa garbitu ostean, kromo geruza fin bategaz estaldu dabe, eta ekorketa-mikroskopio elektroniko bategaz hartu da irudia.
Materialen Zientzia eta Teknologia atalean, barriz, Kimika Fisika Saileko ikerlari Nerea Gilek egindako Tentáculos de poliestireno irudiak irabazi dau. Gilek be ekorketa-mikroskopio elektronikoagaz atera dau argazkia. Poliestireno nanohodiak agiri dira irudia. Nanoegituraketea polimero urtua anodizautako alumina mintzetan (AAO) infiltrauz burutu da. Behin polimeroa barrunbeetan solidotu ostean, alumina txantiloiak azido bategaz disolbau ziran. Nanoegitura honeekaz azalerako hidrofobia handitzea lortzen da.
Lehiaketan mikroskopia optiko, elektroniko edo nanomikroskopioak erabiliz egindako 46 irudi aurkeztu zituen 28 ikerlarik. Epaimahaiak kalidadea, irudiek daukien inpaktu bisuala, zailtasun teknikoa, emoitza zientifikoa, originaltasuna eta estilo didaktikoa baloratu ditue.
Bizitzaren Zientziak arloko epaimahaikideak ondokoak izan dira: Juan Aretxaga (Zelulen Biologia eta Histiologia Saila), María Dolores Boyano (Zelulen Biologia eta Histiologia Saila), Maria Puy Portillo (Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saila), Maria Jesús Cueto (Eskultura Saila) eta Jorge Navarro (SGIker).
Materialen Teknologia eta Zientzien arloan, ostera, epamahiko izan dira: Agustin Etxeberria (Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saila), Arantza Ezeiza (Injinerutza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saila), Juan Manuel Madariaga (Kimika Analitikoa Saila), Luis Mari Lezama (Kimika Ez-organikoa Saila) eta Nerea Legarreta (Irudigintza Saila).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!