MUk eta Baltistan Fundazinoak proiektu bat jarri dabe abian, Hushe Bailarako 100 neskato eskolatzen laguntzeko

z 2015-02-03 17:25

Mondragon Unibersidadeak 6.300 euro emongo deutsoz Fundazinoari, Hushe Bailarako 100 neskatorentzako bekak banatu eta eskualdeko zortzi eskolatako bi hezitzaile trebatzeko. Fundazinoak Baltistan eskualdeko zortzi eskolatan 900 neska-mutiko eskolatzeko ekimenean kokatzen da proiektua.

Pakistango Hushe Bailarako 100 neskato zortzi ikastetxetan eskolatzea da helburua. Mondragon Unibersidadeak eta Baltistán Fundazinoak hitzarmena sinatu dabe datozen sei hileotan Erronka izeneko ekimena gauzatzeko. Jon Altuna Mondragon Unibersidadeko errektoreordeak eta José Manuel Ruiz Baltistan Fundazinoko burua sinatu dabe hitzarmena Bilbon, Baltistán Fundazinoaren sortzaileetako bat dan Alberto Iñurrategi be aurrean zala.

Kontuak kontu, Fundazinoak Baltistan eskualdean umeak eskolatzeko egiten dauen lana bultzatuko dau unibersidadeak aurrerantzean. Izan be, Pakistango goi-mendietan dagoan Hushé Bailaran eskolatzea gatxa ez eze arriskutsua be bada, are gehiago neskatoa izan ezkero. Halan da be, Fundazinoak bailarako neska-mutikoak bardintasunean kalidadezko eskola batera joateko aukerea izan deien lanean jarraituko dau.

Testuinguru horretan, hain zuzen, Mondragon Unibersidadeak 6.300 euro emongo deutsoz Fundazinoari, Hushe Bailarako 100 neskatorentzako bekak banatu eta eskualdeko zortzi eskolatako bi hezitzaile trebatzeko. Fundazinoak Baltistan eskualdeko zortzi eskolatan 900 neska-mutiko eskolatzeko ekimenean kokatzen da proiektua.


Erronka proiektuaren faseak

Baltistan Fundazinoaren lana ezagutzera emon eta euskal gizarteari neska-mutiko horreen beharrizanak ezagutarazoteko asmoz, Mondragon Unibersidadeak unibersidadeko bertako ikasle eta irakasleez harago, euskal gazteria osoari emon nahi deutso proiektuaren barri. Horregaitik, edozein personak argazki bat egin eta Instagramera igoten dauen bakotxean (hashtag-ak: #erronkaprest/) Erronka proiektuak pausu bat emongo dau. Baldintza bakarra dago: argazkian Mondragon Unibersidadearen logotipoa ikustea. Gainera, partaide bakotxak nahi beste argazki igon ahal izango ditu.

Pakistango 8.035 metroko Gasherbrum II mendiaren tontorretik bajatukeran hil zan Felix Iñurrategi mendizalea omendu nahi dau proiektuak. Gauzak holan dirala, 1.000 argazki batzea lortzen danean, lehenengo kanpalekura, oinarrizko kanpalekura, heltzea lortuko dogu eta unibersidadeak lehen 12 bekak emongo ditu momentu horretan. Eta holan jarraituko dogu 1.000 argazkiko multzo barri bat eskuratzen dan bakotxean. 8.035 argazki lortzen diranean igoko da gailurra eta orduantxe egingo da zortzigarren ekarpena: umeentzako azken 16 bekak eta hezitzaileak trebatzeko beste bi beka. Horrezaz gan, baina, kanpaleku bakotxak Fundazinoak lan egiten dauen eskola bakotxerako ekarpen bat ekarriko dau. Zehatz, Saling, Machulo, Thalis, Baley Gone, Marzi Gone, Khane, Kande eta Hushe dira eskola horreek.


Baltistán Fundazinoa


Felix Baltistan Fundazinoa euskal GKEak hamar urte daroaz Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM) alkarteagaz batera Pakistango Hushé Bailararen garapenaren aldeko nazinoarteko lankidetzan. Hushé Bailarako, Pakistango iparraldeko goi mendietako eskualde urruneko, komunidadeetan personen giza garapena, garapen integrala, endogenoa eta parte-hartzailea sustatzea da asmoa.

Felix Baltistan Fundazinoa (FBF) eta bertako erakundea, Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM), Hushé Bailara osoaren garapen integralaren alde dabilz lanean; hau da, hezkuntza-alorrean, nekazaritzan, komunidadeak indartu eta euren antolamendua sendotzen, osasun-alorrean, azpiegituretan, turismoan eta generoan. Giza eta lanbide-prestakuntzea da Fundazinoaren ardatzetako bat; izan be, herritarren garapen sozio-ekonomikoa sustatzeko gakoetako bat ez eze, bailarako emakumeak trebatzeko tresnea be bada hori.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu