Zara McFarlane eta Christian McBride, 365 Jazz Bilbao zikloko lehen zatiko izarrak
2015-02-05 10:18 MusikeaZezeiletik bagilera bitarteko programazinoa Zara McFarlane abeslari ingelesak hasiko dau zezeilaren 11n, eta ondoren etorriko dira Tony Allen bateria jotzaile afrobeata (martiak 11), Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesa (martiak 31), Jane Monheit abeslari estadubatuarra (maiatzak 5) eta Christian McBride baxu jotzaile birtuoso estadubatuarra (bagilak 2).
Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denporaldiko lehen zatian Zara McFarlane eta Christian McBride izango dira izar nagusiak. Gainera, Tony Allenek, Manu Katchék eta Jane Monheitek be parte hartuko dabe, antolakuntzeak jakinarazo dauenez.
Kontuak kontu, jazzik onena Bilbora itzuliko da Bilbao 700 Fundazinoaren eskutik eta kontzertu parebakoak izango dira urte osoan zehar. Atzerriko artista ospetsuek eta estaduan sendotuta dagozan taldeek uriko aretoak eta hotelak beteko ditue honezkero fidela dan ikuslegoa asebeteteko, kontzertu honeek aukera kultural garrantzitsua bihurtu baitira, nabarmendu dabe.
Programeak jazz musikearen entzule mueta guztiakana heldu nahi dau eta estilo desbardinak batu nahi ditu, jazzaren sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generogaz egindako fusinoak ahaztu barik, besteak beste, musika klasikoa, rock, blues, hip hop edo munduko musikak.
Modu honetan, zezeiletik bagilera bitarteko programazinoa Zara McFarlane abeslari ingelesak hasiko dau zezeilaren 11n, eta ondoren etorriko dira Tony Allen bateria jotzaile afrobeata (martiak 11), Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesa (martiak 31), Jane Monheit abeslari estadubatuarra (maiatzak 5) eta Christian McBride baxu jotzaile birtuoso estadubatuarra (bagilak 2).
Kontzertuotarako sarrerak Kutxabankeko orotariko kutxazainetan eta aretoetako eta antzokietako leihatiletan erosi daitekez, eta kontzertu bakotxa hasi baino ordubete lehenago, kontzerturako sarreran bertan be erosi ahal izango dira, aretoaren edukierea osotu arte. Prezio bardina izango da kontzertu guztietarako: 6 euro.
Jazza hoteletan
365 Jazz Bilbao zikloak tokiko talentua be autortu nahi dau, eta barriro be, estaduan ibilbide arrakastatsua eta sendoa izan daben taldeen aldeko apustua egin dau. Esangura horretan, NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hotelak izango dira jazz gauen eszenatokiak astegoienetako gauetan. Programearen bigarren atal hori dobakoa izango da eta hoteletan eskainiko diran kontzertuak entzuteko ez da sarrerarik beharko. Edaria hartzeak ekitaldiaz gozetako aukerea eskainiko dau.
Datozen hilabeteetan, bertoko eta estaduko taldeen zuzeneko ekitaldiak izango dira, birritan gainera, barikuetan eta zapatuetan, gaueko 23:00etatik aurrera. Zehatz esateko, Bilboko hoteletan izango dira Noa Lur hirukotea, Mikel Andueza laukotea, Girls in Band eta Ana Bejerano Concept.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!