Kataluniako X. Euskal Zinema Jaialdia zezeilaren 5ean hasiko da

Bizkaie! 2015-02-02 16:52   Barriak

Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia.Cat Kataluniako Euskal Zinemaldiaren hamargarren edizinoa antolatu dau. Asteon abiatuko da, eguenean, eta hilaren 27an amaitu. Lehian izango dira, besteak beste, Loreak, Five Days To Dance, Lasa eta Zabala eta Negociador pelikulak.

Zinemaldia.Cat-eko epaimahaiko kideak Judith Colell, Núria Vidal, Marc Martínez, Aritz Lekuona eta Hammudi Al-Rahmoun dira. Lehiaketa barruko proiekzinoez gan, euskal zinema maratoia, umeentzako gunea, zinema ibilbide bat, AlterZinemaldia eta Zinema Topagunea (euskal zinema eta zinema kataluniarraren bilgune bat) atondu ditue. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, danetara 12 pelikula izango dira egitarauan, eta emonaldiak Bartzelonako Girona eta Maldà zinema aretoetan egingo ditue. Pelikulak jatorrizko bersino azpititulatuan proiektauko dira.

Proiekzio guztietan aktore eta zuzendariek be parte jartuko dabe, eta publikoak emonaldiaren ostean eurekaz berba egiteko aukerea eukiko dau, Kataluniako zinema kritikari eta kazetariek zuzendutako barriketaldietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu