Teknopolis, Tecnalia Kazetaritza Sariaren irabazle

Bizkaie! 2015-02-03 14:01   sariak-autortzak

Teknopolis saritzeko arrazoien artean, bi azpimarratu ditue epaimahaiko kideek: batetik, Teknopolisen 15 urteko ibilbidea, eta, bestetik, I+G+Bn egiten dan lana gizarteratzeko egiten dauen lana, zorroztasun zientifiko handiz eta oso era dibulgatzailean.

Elhuyarrek produziduten dauen Teknopolis telebista-saioak jaso dau VII. Tecnalia Kazetaritza Saria telebistako atalean, bart AZTI-Tecnaliaren Derioko egoitzan egin dan ekitaldian. Han izan dira Elhuyarreko zuzendari nagusia, Leire Cancio; EiTBko zuzendari nagusia, Maite Iturbe; Teknopoliseko zuzendaria, Nagore Rementeria, eta saio horren aurkezlea, Iñaki Leturia. Teknopolis saritzeko arrazoien artean, bi azpimarratu ditue epaimahaiko kideek: batetik, Teknopolisen 15 urteko ibilbidea, eta, bestetik, I+G+Bn egiten dan lana gizarteratzeko egiten dauen lana, zorroztasun zientifiko handiz eta oso era dibulgatzailean. Bat datoz epaimahaiaren aitamen horreek Elhuyarren helburuagaz: Euskerea zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo barriak eregiten egiten dogu lan, euskal komunidade aktiboa eta kritikoa helburu dogula.

Zientziaren eta teknologiaren dibulgazinoa dau helburu Teknopolis saioak, eta 1999tik emitiduten da, ETBn. Euskal Herrian nahiz gure mugetatik kanpo egiten diran ikerketa zientifiko eta teknologikoei erreparau eta horreei buruzko erreportajeak egiten ditu saioko lantaldeak. Zapatuetan izaten da ikusgai Teknopolis: ETB1n, 13:20ean, eta ETB2n, 9:30ean. Bestalde, Teknopolisen webgunean be ikus daiteke.

Teknopolisek lehendik jasotako sari-zerrenda luzeari erantsi behar jako Tecnalia Kazetaritza Saria. Hona hemen orain arte saio horrek bereganatutako sarietako batzuk: Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Sarearen Ikaslan Saria (2014); Teknopolisen Zelatan erreportajeari 2011ko emondako Telenatura saria (2011); lehen saria Bioteknologiaren Komunikazinoaren eta Dibulgazinoaren Asebio/Genoma España Sarietan (2011); Europako telebista-programa onenaren saria, Jonhson&Jonhson popular science TV Award Sarietan (2009); Tecnaliaren III. Kazetaritza Sarirako accesita (2006) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Barrikuntza Sailaren saria (2006).

Denporaldi honetako babesleei eskerrak emon deutseez Teknopoliseko lantaldeak, horreek barik ezinezkoa izango litzatekelako saioa egitea. Ondokoak dira aurtengo denporaldiko babesleak: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura Saila; Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Tknika, UPV/EHU, Mondragon Unibersidadea (MU) eta Nafarroako Unibersidade Publikoa (UPNA).

Teknopolis saioko zuzendari Nagore Rementeriak oso pozik dagozala adierazo dau, lantalde osoaren izenean, eta beste hau be esan dau: Ohore bat da guretzat sari hau jasotea, aurreko ekitaldietan saritutako lanen mailea ikusirik.

Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok, barriz, beste hau gogorarazo dau: Ia aldi berean etorri dira Tecnalia Kazetaritza Saria eta Basque Research webgunearen itxierea. Bada, Teknopolisek urte luzez egindako gizarteratze-lana beharrezkoa dala eta estimazino handia dauela adierazoten deusku gaurko sariak, eta aurrera egiteko pizgarritzat jasoten dogu Elhuyarreko guztiok.


VII. Tecnalia Kazetaritza Sariak

AZTI-Tecnaliak, NEIKER-Tecnaliak eta TECNALIA Research & Innovationek osotzen dabe Tecnalia Korporazino Teknologikoa, hau da, Tecnalia Kazetaritza Sariaren antolatzailea. Hona Sariaren helburua: eretxi publikoan ikerketa, barrikuntza eta garapen teknologikoaren ezagutza sustatzen eta zabaltzen daben eta, holan, gizarte barritzaileago bat eregiten laguntzen daben hedabideetako profesionalen lana aintzatestea eta saritzea.

Lau atal ditu sariketeak: idatzizko komunikabideak, irratia, telebista eta Internet. Lau mila euroko saria emoten jako atal bakotxari. Enpresa-, hezkuntza-, teknologia- eta kazetaritza-alorretan ospe handikoak diran zenbait lagunek osotzen dabe epaimahaia. VII. aldi honetan, sariak ez eze, lau aitamen berezi be banatu dira.

Idatzizko komunikabideen ataleko saria Elena de Arrieta Palaciorentzat izan da, Expansión ekonomia egunkarian argitaratutako artikulu batengaitik (Nuevas tecnologías, la clave para redefinir la economía); irrati-alorreko saria, barriz, Manuel Hernández Hurtadorentzat, RNEko España vuelta y vuelta programan emon zan I+D+i para el cambio de modelo productivo erreportajeagaitik, eta Internet kategoriakoa, azkenik, Angelo Attanasio eta Jerónimo Giorgirentzat, www. elperiodico.com-en argitaratutako erreportaje batengaitik. Aitamen bereziak, barriz, ondokoek jaso ditue: idatzizko komunikabideen kategorian, Antonio Villarrealek, Vocentoko Innova + gehigarrian argitaratutako artikulu batengaitik; irrati-atalean, Andrés Goñik, Radio Euskadiko Graffiti programan emondako erreportaje batengaitik; telebista-atalean, Pilar Requena, Óscar Martínez, Jesús Paris eta Stella Rodríguezek osotzen daben lantaldeak, TVE2ko En portada programan emondako erreportaje batengaitik, eta internet kategorian Marta Palomo de Udaetak, www.agenciasinc.es webgunean argitaratutako erreportaje batengaitik.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu