Agur, Basque Research webguneari
2015-01-30 14:45 KultureaBeste hainbatek legez, krisi askotarikoei eta ekatxei aurre egiten saiatu da azken urteetan Basque Research: ikerketarako finantzazino-iturrien beherakadea (SAIOTEK deialdia bertan behera ixtea, esaterako), komunikabideen finantziazino-eredua… Baina bizirik irauteko helduleku nahikorik ez eta, agur esan behar izan dau.
2015eko urtarrilak 30: Basque Research webgunearen azken eguna da gaurkoa. Amaierara heldu da, honenbestez, 2002an Elhuyarren ekimenez eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz sortutako proiektua.
Urte luzez, Euskal Herriko ikerketa-albisteen barri emon deutso gizarteari. Nazinoartean be zabaldu da euskal ikerketearen albisterik, erreferentziazko zenbait webguneren bidez: Alphagalileo, Eurekalert, CordisWire, SINC, Innovations-report. Milaka albiste eta ekitaldi argitaratu ditue 12 urte honeetan: 5.000 albistetik eta beste horrenbeste ekitalditik gora, hain zuzen be. Bestalde, 1.100 harpidedun ditu Basque Researchen asteroko albiste-buletinak.
Ibilbide oparo eta zabal honetan, Elhuyarren ekarpenez gan, hor dagoz proiektua finantzatzen lagundu dabenak be: Eusko Jaurlaritzea (SAIOTEK, HEDATU eta IKT deialdien bidez), Gipuzkoako Foru Aldundia eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministerioa. Beste hainbatek legez, krisi askotarikoei eta ekatxei aurre egiten saiatu da azken urteetan Basque Research: ikerketarako finantzazino-iturrien beherakadea (SAIOTEK deialdia bertan behera ixtea, esaterako), komunikabideen finantziazino-eredua… Baina bizirik irauteko helduleku nahikorik ez eta, agur esan behar izan dau.
Oraintsura arte, barriz, inork gitxik aurreikusten eban egoera hori. 2012an, Basque Researchen komunidadea indartzeko hausnarketeari heldu jakon, eta proiektua eraldatzen eta barritzen ibili dira ordutik.
Prozesu horren emoitzetako bat webgune barriaren lanketea izan da. Lanak ia amaituta egozala jakin eben kanpoko finantziazino-iturririk barik geldituko zala ekimena. Beraz, Basque Researchen diseinu barria Interneten izango da, baina eduki barririk barik.
Mila esker urte honeetan zuen konfiantzea eta edukiak eskaini deuskuezan barriemoile guztiei, gure albisteak lanerako erabili dozuezan kazetari guztiei, gure edukiak irakurri dozuezan guztiei eta proiektuan parte hartu dozuen lankide guztioi, Elhuyarrekoei zein kanpoko enpresetakoei.
Hemendik aurrera, leiho bat gitxiago izango dau Euskal Zientzia, Teknologia eta Barrikuntza Sareak Euskal Herrian gertatzen danaren barri emoteko. Orobat, euskal gizarteak be bide bat gitxiago izango dau horren barri izateko. Edozelan be, sareko kideek egiten dabena alkarren artean zabaltzeko, nazinoarteratzeko edo gizarteratzeko beharra ez da desagertu. Beharko dogu, beraz, hori egiteko bideak asmau, eta baliabideak jarri. Elhuyarrek helburu horregaz jarraituko dau, hori bait dogu helburu, eta bide horreen asmakuntzan parte aktiboa izaten jarraituko dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!