Frankensteinek XX. Fant karteletik jagongo ditu bilbotarrak
2014-03-06 10:54 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Fant Zinemaldi Fantastikoaren XX. edizinoa, datorren maiatzaren 9tik 16ra, iragarriko dauen kartelgile Koldo Serrak bildurraren irudi unibersala berreskuratzearen hautua egin dau, eta bere forma klasikoenean gainera, James Whalek irudikatutakoa eta Boris Karloffek personifikau ebana.
Aurten be Bartzelonan jokatuko da Euskadi-Basque Country Banderea
2014-03-06 10:41Bartzelonan jokatuko da aurten be San Miguel Traineruen Ligea abiatuko dauen Euskadi-Basque Country Banderea, bagilaren 29an. Igaz estropadea Mediterraneoko uretan jokatzeak izan eban arrakastea ikusita, traineruak barriro bueltauko dira bertara, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek jakinarazo dabenez.
Miguel Unamunoren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko da Bilbon
2014-03-06 09:48 kulturbizBilboko Udalak bat egingo dau Miguel Unamuno (Bilbo, 1864ko irailak 2 — Salamanca, 1936ko abenduak 31) jaio zaneko 150. urtemugeagaz, eta ekitaldi programa zabala antolatu dau urte osoan, pentsalari bilbotar ospetsuaren bizitzaren eta produkzino literario zein intelektualaren hainbat alderdi jorratzeko.
Timoteo Atutxa bekeak badauka onuraduna
2014-03-05 17:14Euren orain arteko ikerketen kalidadeagaitik, eta egin daben proposamen erakargarriagaitik, Oiane Valero eta Jose Mari Uriarte historialari bizkaitarrak izango dira Timoteo bekearen onuradunak.
Bermeoko XX. Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da
2014-03-05 16:44Bermeoko Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da, eta aurten, XX. edizinoa beteko dau. Arrain Azokea euskal produktu eta kulturearen erakusleiho aparta dala adierazo dau Bermeoko Udalak, eta haren alde egiten dauen apustua berretsi dau.
Txapelpunkek 'Los mejores de los peores' taldearen seigarren diskoa kaleratu dau
2014-03-05 14:44 MusikeaTxarrenen artean onenak eurak dirala dinoe Txapelpunkekoek, eurak eta beste hainbat lagun, onenetan onenak badakigu-eta nortzuk diran, betikoak. Eta horreek, alderdi politikoak, bankariak, politikariak dira Lekeitioko laukotearen behar barriko protagonistak. Inozkoen errazen sortu ditu kanta barriak Iñigitok, bederatzi hilebete eskasean. Daborduko hainbat hitzordu ditue diskoa zuzenean aurkeztezko; barikuan, hilak 7, Gasteizko JimmyJazz aretoan joko dabe.
Barikuan abiatuko da Gipuzkoako 34. Eskolarteko Txapelketea
2014-03-05 13:04 BertsolaritzeaMartiaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren barikuan izango da Zarautzen eta, ganerako kanporaketa saioetan lez, hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketea, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketearen kanporaketea.
Martxan da XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketea
2014-03-05 11:27 MusikeaBizkaiko Foru Aldundiak XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau. Eskaerak aurkezteko epea bagilaren 6an amaituko da. Kanporaketa-probak zemendiaren 22an hasiko dira.
2014ko Gure Artea sarien deialdia martxan
2014-03-05 10:49 kulturbizCristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Gure Artea sariak arautu eta horreetarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea dabe helburu sariok.
Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe
2014-03-05 10:16 Euskerea berbagaiZezeilaren 28an, Euskaltzaindiak Osoko bilkurea egin eban Donostian. Baionan edegitako gogoeta-aldiak orain arte emon dituenak berretsi ditue. Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe lan batzuk egiteko, eta holan, besteak beste, batzordeak Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak lanaren eguneratzea eta moldaketea egingo dau, Donostian batutako eta ordezkatutako euskaltzain oso guztien adostasunez halan erabagita.
'Lingua Nabajorum' antzezlanak irabazi dau Donostia Antzerki Saria
2014-03-05 09:39 sariak-autortzakDonostia Antzerki Saria emoten dauen epaimahaiaren ustez, lan saritua sormen handikoa da eta euskereagaz ezin hobeto jolasten dau. Epaimahaiaren esanetan, antzezlan honetan hizkuntzeagaz modu oso erakargarrian jolasten da. Euskal kultureari buruzko autokritika fina egiteaz gan, euskalki desbardinak buztartzen dira eta horrek aberastu egiten dau antzezlana.
Euskal Herriko datu espazialen ataria jaio da: euskalgeo.net
2014-03-04 17:15Euskalgeo.net atariak eskaintzen dauen azpiegitura espazialaren zati handi bat gaur egun instituzinoek eskaintzen dituen datu espazialak bateratuz osotuak dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzearen GeoEuskadi edo Nafarroako Gobernuaren Idena, baina baita Euskal Herri mailan datu espazialak sortzen dagozan entidadeenak be, besteak beste, Euskaltzaindiak toponimiarako, EuskalNaturak (UEU) ingurumenerako edo Gaindegia ekonomia eta gizarterako.
Taxio Ardanazen 'Egurre' erakusketea ikusgai dago Bilboko Rekalde aretoan
2014-03-04 14:30 KultureaIruñeko Taxio Ardanaz artisteak indarkeria handiko sasoietan sortzen diran irudikapen sinbolikoak ditu aztergai Egurre erakusketan. Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek 2014 programearen barruan dago erakusketea. Apirilaren 13ra arte egongo da Rekalde aretoan.
'Egarri dagoenari... ur lohirik ez!' lemapean dator aurten Esaera Zaharren Txapelketea
2014-03-04 12:50 Euskerea berbagaiMartiaren 29an helduko da Sopelako eta eskualdeko euskaltzaleon jai handia, Esaera Zaharren Txapelketea. Sopelako AEK-k antolatuta, aurtengoa XXI. edizinoa izango da, eta hau da hautatu daben leloa: Egarri dagoenari... ur lohirik ez!. Izena emoteko azken eguna martiaren 24a izango da.
Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak 'Erotisme' diskoa plazaratu barri dau
2014-03-04 10:54 MusikeaHogeita hamar urte bete ditu Joseba Gotzonek musikearen munduan, eta kaleratu barri dau bere hamaseigarren diskoa, Erotisme. Erotismoa da kantari portugaletetarrak idatzi eta konposautako zortzi kanten ardatz nagusia. Zuzenekoetan striper bi izango ditu lagun, ganera. Me derrito singlearen bideoklipa be kaleratu dau.
Abian da ardatz nagusi nerabeak eta gazteak izango dituan V. Gizazineak
2014-03-03 17:35 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gizazinea programearen V. edizinoa jarriko dau martxan eguazten honetan, martiaren 5ean. Egitaraua San Frantziskoko Udaltegian eta Bilbo Zaharreko hainbat lekutan egingo da, eta Caóstica Alkartearen laguntzinoa izan dau. Jarduera guztiak libreak eta dobakoak izango dira.
Martiaren 7an estreinauko dabe 'Enperadorea' pelikula historikoa Durangon
2014-03-03 17:18 BarriakEmperor filmearen euskerazko bersinoa barikuan, hilak 7, ailegauko da EAEko zinema-aretoetara. Hain zuzen be, Durangoko Zugaza aretoan izango da estreinaldia. Peter Webber da zuzendaria, eta Tommy Lee Jones eta Matthew Fox dira aktore protagonistak.
'Danbor Talka - Le Choc des Tambours' egitasmoa aurkeztu dabe Bilbon
2014-03-03 14:43 kulturbizKultur talka, tanbor talka, alkarregaz sortutako kantua, mugarik bako kulturea, egile emonkorren topaketa honek plazaratuko dauen ikuskariak honako sortzaileak batu ditu: kale-arte konpainia bi: Les Commandos Percu (Frantzia) eta Deabru Beltzak (Euskal Herria); eskualde bi: Akitania eta Euskal Herria; jaialdi bi: Libourneko Fest’arts eta Lekeitiokale, Lekeitioko Kale-Antzerki Nazinoarteko Jaialdia.
Graduondoko azoka bi izango dira asteon Bilbon
2014-03-03 14:26Gradundoko bi azoka egingo dira aste honetan Bilbon. Zehatz esateko, martitzenean, martiaren 4an, Graduondo eta Hizkuntzen Aretoa egingo da Euskalduna Jauregian, eta eguaztenean, martiaren 5ean, Graduondoko Ikasketen Nazinoarteko Azokea (FIEP) Ercilla Hotelean, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) iturriek jakinarazo dabenez.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...