'El Peor Dios' dokumentala Bilboko Alondigan ikusgai

Bizkaie! 2015-01-27 11:50   Barriak

El Peor Dios dokumentala proiektau ondoren, mahai-inguru bat izango da, kontzertu haretaz eta 80ko hamarkadako jendarteaz eta musikaz. Alex Montes, Ana Curra, Desechables taldeko Pie Dei eta Muga tabernako Juankar izango dira parte-hartzaileak, eta Unai Fresnedo izango da moderatzailea. Jardunaldia amaitzeko, Distorsión taldearen kontzertua izango da.

Urtarrilaren 30ean El Peor Dios dokumentala izango da ikusgai Bilboko Alondigan, Desechables taldearen bizitza eta obrea erakusten dauena. Kataluniako taldeak Euskadin egin eban kontzertu bakarraren 30. urteurrena izango da ikus-entzunezko lan hau Euskal Herrian lehen aldiz emoten dan egunean. 1984ko Aste Nagusian izan zan kontzertua, Mallonako zelaian, Eskorbuto, Decibelios eta La Polla Records taldeakaz batera.

El Peor Dios dokumentala proiektau ondoren, mahai-inguru bat izango da, kontzertu haretaz eta 80ko hamarkadako jendarteaz eta musikaz. Alex Montes, Ana Curra, Desechables taldeko Pie Dei eta Muga tabernako Juankar izango dira parte-hartzaileak, eta Unai Fresnedo izango da moderatzailea. Jardunaldia amaitzeko, Distorsión taldearen kontzertua izango da.


El Peor Dios

El peor Dios lanak Desechables taldearen bizitza eta obrea erakusten ditu. Desechablesek barru-barrutik ulertu eta bizi izan eban rock´n´rolla, zoritxarra arerio nekaezina izan arren. Gurtza eta malditismoaren artean banatuta, protagonistek hausnarketa egiten dabe asalduraz beteriko historiaren zati bat izateak itxi deutsiezan aztarnez eta estigmez.

Dokumentalak Desechables taldearen ibilbidea eta bizirik dagozan bi lagunen bizitza aztertzen ditu: Tere (abeslaria) eta Pei (bateria-jotzailea).

Taldearen kronologia barrikusi, eta bere ibilbidean izan diran konturik gizatiarrenak aztertzen ditu. Dokumentala eratzeko, alde batetik, taldeari buruz dagoan artxibo zabala erabili da, eta, bestetik, gaur egungo ingurunearen eta protagonisten errekurso-planoak eta alkarrizketak hartu dira.

Muntaketa gordin eta lehorrak areago indartzen ditu taldearen inguruan beti izan dan misteriozko kutsua eta mitoa. Soinu-bandan Desechables taldearen kantuak baino ez dagoz.


Desechables

80ko hamarkadearen hasierea zan Bartzelona ondoko herri batean, Valliranan. Miguel, Pei eta Tere (14 urte baino ez zituala) liluratuta geratu ziran rock´n´rollik fatalistenagaz: Iggy Pop, Johnny Thunders, Ramones eta, batez be, The Cramps, geroago beren taldean –Desechablesen– funtsezko eragina izango ebana.

Berbek alde makabroagaz eben zerikusia, eta giza gogoaren zoko-mokorik ilunenetan hartzen eben inspirazinoa. Laguntza eskatzen eutsien hiltzaileari eta banpiroari, munduaren amaieraz eta jainko ahalguztidunaz barre egiten eben, probokazinoan oinarritutako erritual goibelak ziran euren emonaldiak… Jolas bat besterik ez zan, baina, halan da be, eurek pentsetan ebena baino urrunago heldu zan jolasa.

1983an hil eben Miguel, eta hori golpe gogorra izan zan. Inork ezin dau jakin zein izango zan taldearen etorkizuna berak bizirik jarraitu izan baleu. Zertan amaituko zan 80ko hamarkadako Madril gorabeheratsuan oso hur euken arrakastea? Jarraipena izango eukien kontzertuek Frantzian?

Desechables taldeak 80ko hamarkadearen amaiera arte iraun eban, eta lau LP atera zituan. Azkenean, barruko tirabiren eta bizitza eta taldea ulertzeko ikuspegi desbardinen ondorioz, taldeak ezin izan eban aurrera egin, eta kideek bide desbardinetatik jo eben, musikeari lotuta beti.


Distorsión

Euskal Herrian lehenengo punk rock taldeak sortu ziranetik, talde handiak izan dira beti, eta urteak aurrera joan arren indarrean egon diran ezin konta ahala kantu be bai. Horreetako bat da Distorsión, Barakaldoko taldea. Agertokietan emon dituan 31 urteetan, musikako eredu bilakatu dira, garai batean, 80ko hamarkadearen hasieran kalea eta ingurune politikoa eta soziala aldarrikatzen zituan protesta, jarrera eta erreboltako revivalez sortu ziran talde zaharren erreferentzia.

Hainbat LP argitaratu zituen, azkena 1994. urtearen inguruan. Orain dala urte batzuk, estudioan grabautako disko bat atera eben zaleen gozamenerako. Euren kanturik onenak hautatu zituen, eta, horrenbestez, entzuleek formatu digitalean euki leikiez ordura arte beste euskarri batzuetan baino ezin eskura eitekezan kantuak. Oraingoan, disko barriagaz etorriko dira: espiritu sortzailez, orain dala gitxi egindako zortzi kantu eta bi bonus track.


Egitaraua

18:30ean, El peor dios dokumentalaren estreinaldia Euskal Herrian.

20:00retan,  Desechables 30 urtez Bilbon mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Alex Montes, Ana Curra, Pie Dei (Desechables), Juankar (Muga taberna) eta Josu Distorsión. Moderatzailea: Unai Fresnedo.

21:30ean, Distorsión taldearen kontzertua (Alondigako audutorioan). Prezioa: 5€ / 3€ Bilboko Alondigako txartelagaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu