Kontseiluak estadaduen esku-hartzea salatu eta zezeilaren 28rako deialdia egin dau

Bizkaie! 2015-01-30 10:09   Euskerea berbagai

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak agerraldia egin eban atzo Donostian. Espania eta Frantziako gobernuen jarrerea salatu eben, eta gero eta modu agiriagoan datozen kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera sendoa hartu daben administrazinoetako arduradunen jarrerea txalotu bere bai. Kontseilua osotzen daben erakundeetako hainbat ordezkari izan ziran prentsaurrekoan.

Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak agerraldia egin eban atzo Donostian. Espania eta Frantziako gobernuen jarrerea salatu eben, eta gero eta modu agiriagoan datozen kanpo esku-hartzeen aurrean jarrera sendoa hartu daben administrazinoetako arduradunen jarrerea txalotu bere bai. Kontseilua osotzen daben erakundeetako hainbat ordezkari izan ziran prentsaurrekoan, besteak beste, Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea), Nestor Esteban (Euskal Herrian Euskaraz), Karmele Artetxe (Udako Euskal Unibersidadea) eta Maren Belastegi (Uema).

Estaduek euskerearen normalizazinoan eta hizkuntza-politiketan izan daben esku-hartzea ez da barria. Kontua da azkenaldian aspaldiko modurik agirikoenean dabilzala estadu biak, ezelako mozorro barik, azaldu eban Kontseiluko buru Paul Bilbaok. Frantziako Gobernuko ordezkari Patrick Dallennesek eta Espainiako Gobernuak EAEn dauen ordezkari Carlos Urkijok hartutako erabagiak izan zituan berbagai. Nafarroan jazotakoak be gogoan izan zituan, izan be, Baztanen ordenantzei helegitea ipini deutso Nafarroako Gobernuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskera plana eta Uemako hamabost udalen aktak euskeraz bialdu izana salatu ditu Urkijok, eta helegitea ipini dau. Eta Dallennesek Uztaritzeko Herriko Etxeak euskerea ofizial izentau izana auzitara eroan dau. Orain dala hiru egun Paueko Administrazino Auzitegiak atzera bota dau Uztaritzeko Herriko Etxeak euskerea ofizial izentetako erabagia.

Bilbaok adierazo ebanez, euskereari balio juridiko osoa kendu nahi jako, izan be euskereagaz batera beti gaztelania edo frantsesa agertzera derrigortu nahi dabe, euskereari apaingarri estatusa bakarrik autortuz. Honetan guztian erantzule bat baino gehiago dagoala uste dau. Erantzukizunak partekatuak dira. Arduradun politiko bakotxak dauka bere ardurea arlo honetan. Halanda ze, alderdi eta erakundeetako arduradunekaz harremanetan ipiniko da Kontseilua, jagoken ardurea eskatu eta erantzun bateratua emoteko deialdia eginez.

Kontseiluko zuzendaritzeak helegiteak jaso dituan udaletako arduradunak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak oztopoen ganetik aurrera egiteko adierazo daben asmoa txalotu dau. Uemako udalek aktak euskeraz bialtzen segiduko dabela jakinarazo dabe.

Agerraldiaren amaieran, herritarrei be deia egin eutsien, zezeilaren 28an egingo dan deialdian parte har deien. Laster erabagiko dau Kontseiluak ze muetatako erantzuna emon, baina argi esan eban Bilbaok, erantzun bateratuak emoteko sasoia da, hau ez da epaitegietan bakarrik jorratzen; beharrezkoa da herri gogoa aktibetea.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu