Goizalde Landabaso Farolin eta Juan Carlos Bilbao Zarambolas izango dira Bilboko 2015eko Aratusteetan

Bizkaie! 2015-01-28 09:35

1984ko Aratusteetan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketea Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure uribilduan gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hausi eta umore kutsua ezarriz, herritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agirian ixteko.

Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta  Zarambolas. Aurten Goizalde Landabaso kazetari bilbotarra izango da Farolin eta Juan Carlos Bilbao ostalari bilbotarra, Zarambolas.

Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da –ez dau zertan Bilbon jaiotakoa izan behar, bilbotarrok nahi dogun lekuan jaioteko ahalmena dogulako-. Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen dauen pertsonaia da, Semper Plus Ultrak (Beti harago) laburbildu leike bere ustea. Zarambolas, barriz, gibel-handi bat da, Bilboko herritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez deutsona. Ondo bizitea gustetan jakon jauntxua, Carpe Diemek laburbatzen dau bere bizi-lemea.  

1984ko Aratusteetan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketea Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure uribilduan gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hausi eta umore kutsua ezarriz, herritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agirian ixteko.
 
Jai Batzordea inoiz baino integratzaileagoa eta parte hartzaileagoa izango dan 2015eko Aratusteetako jai egitaraua osotzen dago egunotan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu