Lurbizi proiektua, Busturialdeko lehenengo sektorea dinamizau eta indarbarritzeko

Bizkaie! 2015-01-29 10:29   Jan edanak

Gernikako Astra gunean aurkeztuko dabe gaur, hilak 29, 19:00etan, Busturialdeko lehenengo sektorearen dinamizazinoa eta gizartean elikagaien kontsumo arduratsua bultzatzeko Lurbizi egitasmoa. Daborduko egin ditue batzarrak Nabarniz, Ajangiz, Ea, Errigoitia eta Ereñon, baina oraingoan deialdi zabalagoa egin gura izan dabe.

Gernikako Astra gunean aurkeztuko dabe gaur, hilak 29, 19:00etan, Busturialdeko lehenengo sektorearen dinamizazinoa eta gizartean elikagaien kontsumo arduratsua bultzatzeko Lurbizi egitasmoa. Daborduko egin ditue batzarrak Nabarniz, Ajangiz, Ea, Errigoitia eta Ereñon, baina oraingoan deialdi zabalagoa egin gura izan dabe.

Proiketuaren helburua da produktoreak hurreratu eta kontsumitzaileak erakartea, guztion artean bertoko elikagaien produkzinoa eta kontsumoa bultzatzeko bideak eregiteko. Horrezaz gan, erabili bako lurrak dituen jaubeekaz kartu-emona euki nahi dabe, euren lurrei erabilera barriak emoteko aukerak aztertzeko. Lurbiziren antzeko bidea aspaldi lantzen hasi ziran eskualdeetako esperientziak be ezagutu ahal izango dira gaur Astran egingo dab aurkezpenean.

Abenduaren hasieran ipini zan martxan Bermeoko Behargintzak eta Gernikako Lan-Ekintzak, Lanbideren laguntzinoagaz, Eskualdeko Enplegu Planaren barruan sustatutako proiektua. Lurbizi proiektua aurrera aterateko mankomunidadea osotzen daben hogei udalerriek emon dabe diru-laguntza. Egitasmoaren diagnostiko fasea abenduaren 1etik maiatzaren 30era egongo da martxan.

Hurrengo hilebeteetan, Arratzuko Madariene Baserritik beharrean jardungo dabe eskualdeko nekazaritza eta abeltzaintzearen gaur egungo egoera ikertzen. Proiektuaren helburua Busturialdeko lehenengo sektorea indarbarritzea eta Tokiko Elikadura Jasangarria (TEJ) garatzea da. Elikadurari lotuta dagozan fase guztiak landu nahi dira eskualdeko biztanleekaz batera elikagaien produkzinoan, transformazinoan, salmentan, edo kontsumoan egon ahal diran gabeziak, arazoak, edo hobetu beharrekoak lantzeko eta zuzentzeko.

Hau guztiau martxan hasi daiten udalek sei hileko zerbitzu bat ipini dabe. Lehenengo helburua gaur egungo egoerearen diagnostikoa egitea da. Ondoko beste honeek be kontuan izango ditue: aholkularitza teknikoa produkzino jasangarriaren inguruan, tokiko elikagaien transformazinoan, edo salmenta hurreko zirkuituetan; aaliabideak (lurra, lokalak) topetako laguntzea; salmentarako eta kontsumorako dinamizazinoa (produktore eta kontsumitzaileen arteko harremanak erraztea); erabili bako lurrak edo azpiegiturak topau; eta, formazinoa arlo espezifikoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu