Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2015-01-14 16:35   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak indarrean dagoan Donostiako kale izendegiaren berrikuspen osoa egingo dau, Akademiak gaur egun darabilzan erispideen arabera eta koherentzia jagonda. Bestalde, Donostiako Udalak eskatuta, Etnogintza S.L. enpreseak 1995ean egindako Donostiako Toponimia lana oinarri hartuta, Donostiako leku izenen zerrenda normalizatua eta eguneratua egingo dau.

Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dabe gaur, hilak 14. Udalaren izenean Juan Karlos Izagirre alkateak sinatu dau, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Eurekaz batera ondokoak izan dira: Nerea Txapartegi, Donostiako Udal Gobernuaren Euskera arduraduna, Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria eta Erramun Osa Akademiaren idazkariordea.
   
Bi urteko iraupena dauen hitzarmen horren helburu nagusia bi erakundeon arteko lankidetzearen oinarriak ezartzea da, erakunde biek beren helburuak batera gauzatu deiezan. Besteren artean, Euskaltzaindiak indarrean dagoan Donostiako kale izendegiaren berrikuspen osoa egingo dau, Akademiak gaur egun darabilzan erispideen arabera eta koherentzia jagonda. Bestalde, Donostiako Udalak eskatuta, Etnogintza S.L. enpreseak 1995ean egindako Donostiako Toponimia lana oinarri hartuta, Donostiako leku izenen zerrenda normalizatua eta eguneratua egingo dau.

Horrezaz gan, honako puntuak jaso dira hitzarmenean:

• Euskaltzaindiak Udaleko Euskera Zerbitzuari laguntzea eta aholku emotea, euskerearen normalizazinoan eta garapenean, bai hizkuntza berari jagokonez bai hizkuntza gizarteratzeko lanetan be.

• Euskaltzaindiak euskerearen estatusari buruzko aholkularitzea eta lanak egingo ditu, bereziki, jardunaldiak, bilkurak eta abar, Luis Villasante Euskerearen Ikergunea erabiliz, euskerearen aurrerapenerako helburua aintzat hartuta. 

Donostiako Udalak, bere aldetik, 25.000 euroko ekarpena egingo dau hitzarmen hau aurrera eroan ahal izateko, urtebeteko epean.   

Euskaltzaindiaren eta Donostiako Udalaren arteko hartu-emonak aspaldikoak dira. Tolare baserrian kokatua dagoan Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzea, Luis Villasante Euskerearen Ikergunea, Donostiako Udalaren lagapena da. Izan be, 2010eko martiaren 26an,  Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak Euskaltzaindiari Tolare baserria 25 urterako lagatea erabagi eban erabilera pribatiborako jabari publikoko emakida legez, eta akordio horretan jasoten diran baldintzek indarrean jarraitzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu