Bost pintura erakusketa eta argazki erakusketa bat aurtengo Expodistrito egitarauan
2015-01-15 10:08 KultureaExpodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urtarrilaren 15ean, eguenean, inaugurauko dau urteko lehen hiruhilekorako programea. Martiaren 31ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako udaltegietara hurreratzen diranek, sei pintura eta argazki erakusketaz gozat ahal izango dabe.
Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urtarrilaren 15ean, eguenean, inaugurauko dau urteko lehen hiruhilekorako programea. Martiaren 31ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako udaltegietara hurreratzen diranek, sei pintura eta argazki erakusketaz gozat ahal izango dabe.
Bost erakusketak pinturea izango dabe protagonista, eta batek argazkia, Burtsako udaltegian inaugurauko dana, Amézagaren eskutik, Introcuccion Sinfonica 4.4: El sol no espera izenburuagaz. Proiektu horren hari gidaria eguzkiaren presentzia izango da, arrastian, zenbait forma artistikoren gainean. Proiektuan argazki abstraktua bilatzen da, euskarri dan errealidadetik urrun dagoana. Espazioa alde batera ixten da eta irudia eregiteko argiaren eta itzalen proiekzinoak erabilten dira.
Horrezaz gan, eguen honetan bertan bost pintura erakusketa be inaugurauko dira. Horreetako batek omenaldia eskainiko deutso Alberto Murillas Uriarte (1947-2013) artista bilbotarrari, sentimenduz eta sensibilidadez betetako haren artelan batzuekaz. Erakusketea Abando-Barrainkuako udaltegian abiatuko da, eta bertan ikusi ahal izango da hilaren amaierara arte.
Beste erakusketa bat, Castañoseko udaltegian inaugurauko dan Daniel Lázaro Castillorena da. Bertan, artisteak gerraosteko Bilbo gogoratzen dau, Jauregien Bilbo, kaleko umeak jolastera joaten ziran orubeen Bilbo. Margolariaren oroimenaren, historiaren, parte bat irudikatzen dabe, bizi izan dituan eta bere denporearen lekuko diran uneak. Uri baten oroimen kolektiboa be adierazoten daben estanpak.
Momentu honetan Bilboko Euskal Akuarelarien Alkartean akuarela klaseak emoten dituan Noemí González margolari bilbotarraren erakusketeari jagokonez, Otxarkoagako udaltegian ikusi ahal izango da lehenengo. Egileak gizakiaren figurea eta erretratua lantzen ditu batez be, erretratatuaren nortasunean sakontzen ahaleginduz, formatu handiko lanen bidez.
San Frantziskoko udaltegiak, barriz, Gemma Aizpiriren pintura lanaren aukeraketa bat jasoko dau. Artista honi gaikako pinturea gustetan jako, eta oraingo honetan, protagonista animaliak dituan bildumea aurkeztuko dau. Animaliak lo dagozan bitartean daben lasaitasuna, begiratzen dabenean daukien segurtasuna, mobimentuen harmonia, ulajearen distirea eta kolorea… erakusten daben artelanak. Zelan bihurtzen diran hain garrantzitsu gizakion bizitzetan.
Emozinoz betetako mundua da, baita be, Latriniren artelanek erakusten dabena. Begoñako udaltegian, emozinoz betetako mundu subjektibo baten bidez baino lortu ezin daitekeen errealidadearen eta fikzinoaren arteko ikuspegia eskaintzen dauen bildumea aurkeztuko dau. Irudiek mundu liluragarri batean sartzen ditue ikusleak, personaien edertasunaren eta horreen baldintzen zorigatxaren artean. Pintura narratiboa da eta adierazoteko beharrizanetik sortzen da. Uniberso horretan, ezagutu daitekezan egiaz betetako mundu surrealisten artean bizi dira figurak.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jarten dauen Expodistrito egitarauaren helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita dagoeneko ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be. Ohikoa denez, erakusketak zazpi udaltegietatik txandakatzen joango dira.
Hiruhileko osorako egun zehatzak udaltegietan bertan, udal webgunean (www.kulturabarrutik.net eta www.bilbaokultura.net) eta 010 telefono zenbakian konsultau daitekez.
Urtarrileko egutegia
- Izenburua: Daniel Lázaro Castillo – (Pintura).
Lekua: Castañoseko udaltegia (Castaños, 11).
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era.
- Izenburua: Alberto Murillas Uriarte - (Pintura).
Lekua: Abando-Barrainkuako udaltegia (Barrainkua kalea, 5).
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era.
. Izenburua: Introducción sinfónica 4.4: el sol no espera. Amézaga - (Argazkia).
Lekua: Burtsako udaltegia (Pilota kalea, 10).
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era.
- Izenburua: Noemí González (Pintura).
Lekua: Otxarkoagako udaltegia (Pau Casals Etorbidea, 19).
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era
- Izenburua: Gemma Aizpiri (Pintura).
Lekua: San Frantziskoko udaltegia (Mariaren Bihotzaren Plaza).
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era.
Izenburua: Latrini (Pintura).
Lekua: Begoñako udaltegia (Circo Amateur Del Club Deportivo kalea, 2).
Egunak: urtarrilaren 15etik 30era.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!