Galiziak eta Euskadik baditue .gal eta .eus domeinuak

Bizkaie! 2014-12-02 17:16

.gal domeinua, galizierari eta galiziar kultureari zuzenduta, aitzindaria izango da prozesu honetan. Abenduaren 2tik aurrera erregistretako aukerea izango da. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat etorrita, .eus luzapena erregistro librean kaleratuko da Euskal Herriak sarean agerpen propioa izan daian.

Beste enpresa batzuen artean domeinu horreek merkaturatuko dituan Arsysen arabera, Galiziak eta Euskadik abendutik aurrera .gal eta .eus domeinuak izango ditue eskura. Interneten bere proiektua edo webgunea luzapen barri horreetako bategaz erregistratu nahi dauen edozein erakunde publikok, enpresa pribatuk edo norbanakok momentu honetatik aurrera egin leikie.

.gal domeinua, galizierari eta galiziar kultureari zuzenduta, aitzindaria izango da prozesu honetan. Abenduaren 2tik aurrera erregistretako aukerea izango da first-come, first-served oinarriari jarraituz (libre dagoan domeinu bat eskatzen dauen lehenak erregistrau leike). Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat etorrita, .eus luzapena erregistro librean kaleratuko da Euskal Herriak sarean agerpen propioa izan daian.

.eus eta .gal luzapen barri horreek geodomeinuak deituriko taldean sartzen dira, CityTLD izenagaz be ezagutzen diran horretan. Domeinu mueta honeek Izenak eta Zenbakiak Esleitzeko Interneteko Korporazinoak (ICANN) 2008an hasitako liberalizazino prozesuaren barruan lotura geografiko edo kultural zehatza dabe.

Domeinu horreek oso gomendagarriak dira webgunea edo erakunde publiko edo pribatu baten jarduerea tokiko merkatu bategaz lotu nahi danean, izan be, internauteari hurrekotasun sentsazinoa emoten deutsie, bai barrura begira (markak jarduerea gauzatzen daben komunidadetik hur egoteagaitik) eta baita kanpoaldera begira be, berbarako, tokiko industria edo produktuak identifiketako. Gainera, interneten izena hautatzeko aukerak zabaldu egiten dira, normalean gehien erabilten diran luzapenetan domeinu-izenak hartuta egoten diralako.

.gal edo .eus luzapenakaz domeinu-izen bat erregistretako oinarriko baldintza webguneak galiziar edo euskal komunidadeari zuzenduta egotea da, edota horreek kulturea sustatzea, bai eduki aldetik eta baita online mezuetan hizkuntza horreek erabilteagaitik.


Luze itxarotako merkaturatzea

PuntoGal erakundeak, .gal domeinuaren kudeatzaileak, 1.000 erregistro espero ditu merkaturatze-aldian eta lehenengo urtean zehar luzapen hau erabiliko daben webgueneak 5.000ra heltzea espero dau.

Bestalde, PuntoEus Fundazinoak merkaturatze fasean 2.000 domeinu baino gehiago erreserbauko dirala uste dau eta kopuru hau erregistroaren lehenengo hileetan 5.000 domeinu aktibotara helduko dala espero dau.


Internetek Lehen Mailako 1.350 Domeinu barri izango ditu

.eus eta .gal domeinuen merkaturatzea Lehen Mailako 1.350 Domeinu barrien sorkuntza prozesuaren barruan dago. Domeinu horreek interneten agerpen propioa eskatzen urteak daroezan internauta komunidade desbardinen beharrak erantzungo ditue.

Sektorearen azken txostenen arabera, mundu osoan badira bi miloe domeinu barri (ngTLD) baino gehiago eta kopuru hori eten barik hazten doa, % 140 hiruhilebetean. Danetara, erregistrautako 282,5 miloe domeinu dagoz, luzapen generikoak eta tokikoak kontuan hartuta.

Luzapen barrien artean, 60 baino gehiagok uriren edo lurralde geografikoren bategaz loturea dabe (Adibidez: .london, .yokohama, .africa edo .persiangulf). Turismoaren arloan dituen aukerak eta tokiko internautei eskaintzen deutseen hurrekotasuna dala eta, domeinu horreek, teknologia arloko domeinuakaz batera, mundu mailan interes handien biztuten dagozanak dira, Arsysek egindako ikerketa baten arabera.


Arsys

Arsys Espainiako merkatuan buru dan enpresentzako eta profesionalentzako Cloud Computing Zerbitzu hornitzailea da. Arsys Europan Clud Hostingaren aitzindaria da barrikuntzeagaz dauen konpromisoagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu