Koldo Mitxelena zanaren berbak berreskuratu ditu Euskearearen Aholku Batzordeak

Bizkaie! 2014-12-02 10:41   Euskerea berbagai

EABk 2014ko Euskerearen Nazinoarteko Egunerako Adierazpena onartu dau. Euskal letren klasiko autortua dan Koldo Mitxelenaren idatzietan bilatu eta josiak diran testuek osotzen dabe Adierazpena. Eguzkia bezain argi ikusi daiteke batasunik barik ez dogula euskerarik izango bihar edo etzi, Batasuna ez da nahikoa dan baldintzea, baina bai premiazkoa eta ezinbestekoa, hizkuntzea biziko bada.

Hizkuntza-normalizazinoan dabilzan erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertu, bideratu eta koordinetea eginkizun nagusia dauen Euskerearen Aholku Batzordeak urteko lehenengo batzarra egin dau bart, Lehendakaritzaren egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zala.

Euskerearen Aholku Batzordeak Eusko Jaurlaritzako hainbat sail eta erakundetako ordezkariez gan (Ogasun eta Finantza Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea, Hezkuntza Sailburuordetzea, HABE, EITB, IVAP), Euskaltzaindiaren eta Eudelen ordezkariak be batzen ditu, 40 aditu eta Eusko Legebiltzarrak proposaturiko 5 kidegaz batera.

Bi izan dira bileran aztergai nagusiak: V. Mapa Soziolinguistikoaren emoitzen aurkezpena eta Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusitako neurketa eta diagnostikoaren lanketea.

Bilkuran, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Hizkuntza Politikarako sailburordeak V. Mapa Soziolinguistikoa aurkeztu dabe. Bost urtetik behin egiten dan azterketa honen azken edizinoak, 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsura batutako datuak ditu oinarritzat eta EAEko bost urte edo gehiagoko biztanleria hartzen dau aintzat. V. Mapa Soziolinguistiko hau eta 2011ko datuak be jaso dituan V. Inkesta Soziolinguistikoa alkarren osogarri dira. Mapa eta Inkestea, biak dira Eusko Jaurlaritzearen eragiketa estadistiko ofizialak. Eta izaera ofizial horrek, besteak beste, euskerearen ganeko ikerkuntzeagaz Jaurlaritzeak dauen konpromiso sendoa adierazoten dau.

Bestalde, Euskerea Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusten dauen neurketa eta diagnostikoaren lanketea aurkeztu ditue. Eusko Jaurlaritzeak bere jarduerearen muinean jarri dau euskerearen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati jagokon trataerea emonez, eta Euskara 21. Itun barritu baterantz dokumentuan jasotakoa da Gobernua gauzatzen dagoan, eta legealdi osoan zehar gauzatuko dauen, hizkuntza politikearen gidalerroa. Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana da gida-lerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.

Iñigo Urkullu lehendakariaren berbetan, euskerearen bizibarritzeko lanean denok gara beharrezkoak ezeze ezinbestekoak be.  Euskerearen Aholku Batzordeak 2014ko Euskerearen Nazinoarteko Egunerako Adierazpena onartu dau. Euskal letren klasiko autortua dan Koldo Mitxelenaren idatzietan bilatu eta josiak diran testuek osotzen dabe Adierazpena. Eguzkia bezain argi ikusi daiteke batasunik barik ez dogula euskerarik izango bihar edo etzi, Batasuna ez da nahikoa dan baldintzea, baina bai premiazkoa eta ezinbestekoa, hizkuntzea biziko bada.

Hona hemen, amaierako berbak: ... eragozpenak eragozpen, plazara ginan Etxeparez geroz, eta plazan iraungo dogu, gerta ahala gerta, baldin admoz eta jakitez (ausarki, eta halere neurriz) jokatzen badakigu (...).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu