'Amesak gauzatu lelopean' zabalduko ditu ateak Durangoko 19. Euskal Denda artisautza azokeak
2014-12-05 10:05 KultureaDurangoko 19. Euskal Dendeak gaur, abenduak 5, zabalduko ditu ateak. Arbasok antolatuta edizino honetako lemea da: Amesak gauzatu eta barriro be Euskal Herriko artisautzearen erakusleihorik garrantzitsuena izango da. Gaurtik eta astelehenera arte bisitariek Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukerea izango dabe. Aurten 50 artisauk parte hartuko dabe.
Durangoko 19. Euskal Dendeak gaur, abenduak 5, zabalduko ditu ateak. Arbasok antolatuta edizino honetako lemea da: Amesak gauzatu eta barriro be Euskal Herriko artisautzearen erakusleihorik garrantzitsuena izango da. Gaurtik eta astelehenera arte bisitariek Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukerea izango dabe. Aurten 50 artisauk parte hartuko dabe.
Euskal Dendearen helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti be, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional horreek biziraungo badabe, behar-beharrezkoa da, krisi sasoian, artisauen lana bertatik bertara ikusarazotea.
Bisitariak konprobau ahal izango dau antxinako lanbideak oraindino bizirik dagozala eta, era berean, artisau produktuak onak dirala. Era berean, gure herriaren balio kulturalak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat be bada, eta galtzen doazen ogibideak bizirik iraunarazoteko.
Euskal Dendea zabalik dagoan egunetan, azoka-lekuan hainbat ekintza izango dira; bisitariak aukerea izango dau jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko. Gazteenei tailer bereziak eskainiko jakez eta, berbarako, karameluak egiten edo zetazko zapiak margotzen ikasiko dabe.
Euskal Dendeak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Danetara, 50 erakusketari batuko ditu, arabarrak, baxenafarrak, bizkaitarrak, gipuzkoarrak, lapurtarrak eta nafarrak. Aurreko edizinoetako antzeko kopurua da, baina nobedade moduan, aurten, hamabost profesionalek lehenengo aldiz parte hartuko dabe.
Beste behin be, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituan lurraldea, 19 artisau, hain zuzen be. Gipuzkoak 17 izango ditu, Nafarroak 4, Arabak 3, Nafarroa Behereak 2 eta Lapurdik bat. Betidanik izan da Durangaldea artisautzearen erdigune garrantzitsua. Aurten ez da gitxiago izango, Bizkaiko eskualde honen izena bost artisauk eroango dabe. Durangoko Restaurarte, 2010eko stand onena sariaren irabazlea; Jaio Gazta, gaztaigile iurretarra; Elorrioko Wandel, larrua lantzen aduen sortzailea eta igazko stand onena saria jaso ebana aurten be Euskal Dendan izango da. Esparru hau Bea Unzuetak eta Eneko Unzaluk biribilduko dabe.
Sektorekako ordezkaritzeari jagokonez, honakoak izango doguz: sei nekazaritzako elikagaien arlokoak, lau beirakoak, hamar metalekoak. Era berean, landare zuntzak lantzen dituen bi, zeramikako bost eta egurra lantzen daben zazpi izango dira aurten. Ehungintzeari jagokonez, zazpi erakusketari aitatu behar dira, eta larrugintzan lau. Gainera, denporea eta espazioa emongo jake zaharbarritzaile bati, euskal kirolari eta kosmetikeari. Birziklatutako gaiek be erakusmahaia izango dabe.
Erakusketari barriak hamabost izango dira. Lehen aldiz etorriko dira Bizkaitik Sua Joyeros, Argentcolor eta Evaren Bitxiak, eta Gipuzkoatik Shuaia Bitxiak eta Pitxipolit. Barriak izango dira Davina de Diego eta Idoia Musa, lehena bizkaitarra, bigarrena gipuzkoarra eta biak originalak. Nekazaritzako elikagaien produktoreen artean, Arnabar eta Betikogia izango dira barriak. Lehenengo Euskal Dendea izango da Martina Menke eta Mai KyKrentzat, biek ehuna lantzen daben artisauak, eta aurtengo azokan Lur Zeramikak eta Errealkubok be parte hartuko dabe.
Ganera, Irungo Alberdi Makilak be Durangon izango dira; ezin dogu ahaztu orain dala bi urte saga honen aitak, Iñakik, Bizitza Osoa Artetsu Saria jaso ebala. Harek lana egiteari itxi eutson, baina seme-alabek hartu dabe tailerra.
Okzitania
Durangoko Azokeagaz bat eginik, aurtengo Euskal Dendearen kultura konbidadua Okzitania izango da. Hur dogu Okzitania, halan da be, herri ezezaguna egiten jaku; egoera hori gainditzeko hango lau artisau etorriko dira eta eurei esker hango ohiturak eta usadioak ezagutuko doguz. Lleidatik Taller Bausen etorriko da, baita harria lantzen dauen Ariza tailerra be, eta egurrezko tailerra Pcorfer eta Piers Bausen.
Artetsu Sariak
Aurten be Arbasok Artetsu Sariak banatuko ditu. Sarion bitartez, banakako, talde edota erakundeen lana aintzat hartu nahi dau Arbasok; ganera, konplizidaderako bidea eta loturak sortu nahi ditue aitatutako lan hori apurka-apurka hazten joan daiten eta, era horretan, asmoa da gure artisautzearen aldeko hain garrantzitsua dan kontzientziazinoa be eragitea.
Horregaitik ba, zentzu guztietan artisautzearen alde egiten daben artisauak, erakundeak eta hedabideak saritzen ditu Arbasok.
Hamargarren edizino honetako Artetsu sariak honakoak izango dira: Lurbe Zeramika (Itziar Begoa eta Gloria Etayo) Bizitza osoa kategorian, Sondikako Udalak Erakundea lagun saria hartuko dau, Berriak Hedabidea arlokoa, Aranzadi Zientzia Alkarteak Gure Tradizinoak Hedatzea kategoriakoa eta Korrika izango da saitua Euskerea sustatzea atalean. Sariak emoteko galea abenduaren 5an, barikuan, egingo da San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko 20:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!